Industria adimenduneko berrikuntza irekiko BIND 4.0 plataformak 6. edizioaren deialdia ireki du, mundu osoko startupen teknologia eta soluzio disruptiboak txertatzeari esker merkatuan lider izateko interesa duten trakzio-enpresek parte har dezaten. Izena emateko epea gaurtik apirilaren 16ra arte egongo da irekita. Aukera paregabea da Euskal Autonomia Erkidegoan ezarritako erreferentziako konpainientzat —fabrikazio aurreratuaren, energiaren, osasunaren eta elikaduraren sektoreetakoak—, adimen artifizialeko, errealitate areagotuko, robotikako edo zibersegurtasuneko soluzio disruptiboak irispidean izateko, lehiakortasuna hobetzeko eta 4.0 industriako munduko liderrekin konektatzeko, startupekiko lankidetzaren bitartez

 

Informazio gehiago: https://www.spri.eus/basque-industry-komunikazioa/bind-4-0-basque-industry-komunikazioa/bind-4-0-programak-seigarren-edizioan-trakzio-enpresa-berriak-bilatzen-ditu-mundu-osoko-startupekin-proiektu-berritzaileak-garatzeko/