Bizkaia Enpresa Digitalak antolatutako doako prestakuntza, era berean BIC Bizkaia Ezkerraldeak diruz lagundu duena, Ilgner eraikinean eskainiko da maiatzaren 8an, 9an eta 11n, 09:30etik 13:30era.

Erabat doakoa den ikastaroan, zuzendaritzako kide, proiektu-buru edo talde bateko kide gizon-emakumeek ikasgai izango dituzte lan egiteko era berriak, ahalegin txikiagoa eginda bezeroei balio handiagoa eskaini ahal izateko, aldatzen doazen beharretara etengabe egokituz.

Business Agile Coacha den Álvaro Sastre telekomunikazioetako ingeniariak eskainiko duen tailerrean, tresna ukigarriak irakatsiko dira (proiektuetan lehenengo egunetik erabil daitezkeenak), proiektu-taldeak lankidetzari begira askoz egokiago lan egin dezan eta bezeroek eskatzen dituzten etengabeko aldaketetara egokitu dadin. Azken batean, proiektua bizkor kudeatzeko modua erakutsiko da.
Ikastaro aski praktikoa izango da, taldean lan eginez, bizkor aritzearen esperientzia bizitzeko eta gure egungo proiektuetan aplikatzea nola lor daitekeen jakiteko. Bertaratuko diren enpresetako egiazko kasuren bat landuko da, proiektuen kudeaketan bizkortasuna txertatzeko aplikazio praktikoa are erabilgarriagoa izan dadin.

Izen-emateak

Bizkaia Enpresa Digitalaren webgunearen bitartez eman ahal izango da izena. Lehentasuna izango dute Ezkerraldeko, Meatzaldeko eta Enkarterriko izen-emateek.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 944 536 262 telefonora edo bidali e-maila helbide honetara: enpresadigitala@spri.eus