INNPowerren bosgarren edizioa BIC Ezkerraldean egin da berriz. Oraingoan, “Bistaratu, errotzeko” goiburupean, bi jardunaldi egin dira: lehenengoan, Berlingo erreferentziazko zenbait emakumek alderantzizko inspirazio-bidaia ekarri dute Bizkaira. Bigarren jardunaldian, Miren Lauzirikarekin, lehenengo egunean landutako hausnarketak jarri dira martxan.
Programa hau Bizkaiko emakume ekintzaile eta enpresariei zuzentzen zaie. Oraingo honetan, parte hartuko duten emakume erreferenteak Carolyn Brand (branding pertsonala), Leitha Matz (Finmarieren sortzaileetako bat) eta Marie-Pascale Gafinen (ilustratzailea) dira.
Programa honen antolatzailea EmakumeEkin da eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Sailaren babesa du.