BIC Bizkaia Ezkerraldea webgune korporatibo berria prestatu du, bicezkerraldea.eus, hain zuzen. Aldaketa honek Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak duela aste batzuk sustatu zuten izen aldaketarekin bat egiten du. Wegune berri honekin Ezkerraldeko, Meatzaldeko eta Bizkaia osoko enpresa arloko berrikuntza sustatu nahi du BIC Bizkaia Ezkerraldeak.

Horiek horrela, alde batetik, bicezkerralde.eus gunea berritzailea, modernoa eta euren beharrizanetara egokitutakoa da, bai ikuspuntu teknikotik bai irudi aldetik. Bestalde, BIC Bizkaia Ezkerraldeko baloreak eta helburuak erakusten dituen informazioa du; Ilgner eraikuntzaren kokapenari buruzko informazioa; diru-laguntzen eta laguntzen kudeaketari buruzko informazioa, enpresak sortzeko eta garatzeko duen zerbitzuari buruzko informazioa; bertan kokatutako enpresak aurkezten ditu; eta ekintzailetza eta berrikuntzari buruzko aktualitatezko albisteak daude.

Gainera, erabiltzaileek albiste buletinean izena emateko aukera izango dute euren posta elektronikoetan berriak jasotzeko aukera emanez.

Webgune korporatibo berri honekin BIC Bizkaia Ezkerraldea zentroak Internet bidez jarraitzen ari den estrategiarekin bat egiten du. Izan ere, Facebook, Twitter , Youtube eta Linkedin sare sozialak ditu.