Martxoaren 3an, BIC Bizkaia Ezkerraldeak parte hartu zuen 4YFN (Four Years From Now) ekitaldian, startupen nazioarteko erreferentziazko hitzorduan. Azoka hau Mobile World Congress kongresuaren baitan egiten da, Bartzelonan.
4YFN topagune garrantzitsua da startupentzat, enpresentzat eta inbertsio-eragileentzat. Bertan, irtenbide berritzaileak aurkezten dira, lankidetza-aukerak aztertzen dira, eta hazkunde zein nazioartekotzerako aukera berriak sortzen dira.
Euskadik Euskadi – Basque Country markapean parte hartu zuen, “Startup Innovation Land” lelopean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako agente eta proiektuekin batera. Standean osasunaren, adimen artifizialaren, industria adimenduaren, zibersegurtasunaren eta jasangarritasunaren arloko proposamen berritzaileak aurkeztu ziren, Eusko Jaurlaritzaren eta hiru foru aldundien babesarekin.
BIC Bizkaia Ezkerraldearen ordezkari gisa, Borja Liaño Abarrategi eta Joseba Goikouria Zarraga bertan izan ziren, lurraldeko ekosistemarekin batera harreman berriak sortzeko eta proiektu berritzaileei aukera berriak hurbiltzeko.
Halako nazioarteko ekitaldietan parte hartzeak lurraldeko talentuaren eta berrikuntzaren ikusgarritasuna handitzen laguntzen du, eta lankidetza nahiz hazkunde aukerak zabaltzen ditu.


