Datorren ostiralean, irailaren 28an, praka laburretan arituko diren 200 kidek, atleta herrikoi batzuen eta Arturo Casadoren, Asier Cuevasen edo Nerea Arregiren mailako atleten atzean dauden gertakariak ezagutzeko aukera izango dute; gaur Javi Conde nazioarte mailako atleta paralinpikoa eta suhiltzaileen eta polizien joko olinpikoetatik heldu berri den Jon Salvador atleta herrikoia gehitu zaizkie

Horrelako ekitaldiek berrikuntzaren eta ekintzailetzaren mapan jartzen dute Barakaldo, Ilgner enpresa haztegiaren bitartez erakundeek ematen duten laguntzari esker

Sarrerak agortuta daude; izen emateen %50 emakumeek egin dute

 

Ekintzailetza gero eta indar gehiago hartzen ari da, eta Barakaldo ez da baztertuta geratu. BIC Bizkaia Ezkerraldean hainbat proiektu sortzen dira, Barakaldoko Gembira Tech startup-aren egitasmoa den Runnea.com, running eta trail running zapatillen web alderatzailea, besteak beste. Startup-ak “Runnea Summit” antolatu du ostiral honetarako (irailak 28), atleta herrikoei zuzendutako lehenengo running kongresua, “La Caixa” Gizarte Ekintzaren, Barakaldoko Udalaren eta BIC Bizkaia Ezkerraldearen lankidetzarekin, besteak beste.

Horrez gain, “Runnea Summit” ekimenak, praka laburretan (arineketan egitera irteteko jantzita) arituko diren 200 partaide biltzeaz gain, luxuzko gonbidatuak ere izango ditu, Arturo Casado 1.500 metroko Europako txapelduna edo ultra maratoiak korritzen dituzten Nerea Arregi eta Asier Cuevas, Bizkaiko-Barakaldoko ekintzailetzarako ekosistemaren heldutasuna eta legitimazioa erakusteko, proiektu handiak martxan dituzten startup-ei esker. Horien artean dago Gembira Tech, besteak beste. Gaur goizean, prentsa-aurrekoan, bertaratutakoei Javi Conde nazioarte mailako atleta paralinpikoa eta suhiltzaileen eta polizien joko olinpikoetatik heldu barri den Jon Salvador atleta herrikoia gehituko zaizkiela iragarri da.

Azken urteetan teknologia disruptiboenak eta industria nagusien etorkizuna ekintzailetza dosi handiekin sortzen dela ikusten ari gara, berrikuntza izanik ardatz nagusia, Gembira Tech-en Runnea.com proiektuarekin gertatzen den bezala.

Argi dago aurrerapenaren oinarri sendoetakoa teknologia dela, baina proiektu bat martxan jartzeko orduan abiapuntu nagusia talentuaren aldeko apustua egitea da; eta BIC Bizkaia Ezkerraldeak oso leku garrantzitsua betetzen du puntu horretan. Ilgner enpresa haztegiaren bitartez erakundeek ematen duten laguntzari esker, enpresen sorkuntza, dibertsifikazioa eta finkapena bultzatzen da, Gembira Tech, adibidez, Ezkerraldean eta Meatzaldean aberastasuna eta enplegua sortzeko xedez, eta Barakaldo udalerri berritzaile gisa finkatzen da.

Ildo  horretan, Amaia Del Campo Barakaldoko alkateak gaur goizean prentsa aurrekoan gogorarazi duenez, duela bost hilabete Gembira Tech-eko Gorka Cabañasekin joan zen Malagara alkateek Berrikuntzarekin izan zuten topaketara. “Hitzordu horretan hainbat hiritako 70 talentu berritzaile baino gehiago bildu genituzten. Topaketa hartan Barakaldo udalerri ekintzailea dela erakutsi ahal izan genuen. Eta gaur berriro erakutsiko dugu, Barakaldoko enpresa honek sortutako ekitaldiarekin”. Horregatik, adierazi duenez, “Udaletik lanean jarraituko dugu, euren negozioa ezartzeko Barakaldoren aldeko apustua egiten dutenei laguntzen jarraitzeko”.

 

 

Praka laburretan egingo den historiako lehenengo kongresua

“Runnea Summit” ostiral honetan, irailaren 28an, egingo da, 17:00etatik aurrera, Bizkaiko Labe Garaien egoitza izan zen BIC Bizkaia Ezkerraldeko auditorioan.

Topaketa horretara doazenek, Arturo Casado entzuteaz gain, gainditze historia sinestezinak dituzten kirolari herrikoiak entzun ahal izango dituzte, bi peroneak kenduta korrika egiten duen Berna Angulo, edo ultra-maratoiak korritzen dituzten Nerea Arregi eta Asier Cuevas, Behobia-Donostia lasterketa erronka pertsonal gisa korrituko duten 10 emakumeren 10 istorio, atleta herrikoien entrenamenduaren arloan Bizkaian erreferentzia bilakatu den Imanol Loizaga, edo 46 urterekin kategoria absolutuko Espainiako Kuadriatloi Txapelduna izan den Alberto Cebollada, besteak beste.

Horrez gain, ekitaldian, 2018 honetako runnerrentzako zapatilla eta gadget onenen Runnea sariak banatuko dira. Aurten seigarren edizioa betetzen duten sariek Forum Sport-en babesa dute. Sari horiek sektoreko Estatuko garrantzitsuenetakoak eta eragingarrienetakoak bilakatu direla kontuan izanda, Barakaldo running munduko kirol marka nagusien erdigune bilakatuko da.

Sarien atalean, gaur goizean prentsa aurrekoan jakinarazi da Runnea.com Sari Berezia emango zaiola Behobia-Donostia lasterketari. Saria Fernando Ibarreta ekoizle exekutiboak jasoko du.

 

Emakumeentzako lehenengo running klub soziala

Ekitaldi horretan #RUNNEAWOMENTEAM ere aurkeztuko da, Runnea.com-ek Barakaldoko Udalaren eta “La Caixa” Gizarte Ekintzaren laguntzarekin sustatu duen ekimena. Helburua, emakumea kirol munduan integratzea da, lehiatzeko edo ez, sedentarismoaren aurrean bizitzeko ohitura osasungarriak sustatuz.

Begoña Beristain kazetaria izango da TEAM horren burua Bizkaian, eta ikusgaitasun handiagoa lortzeko, 10 emakumek Behobia-Donostia lasterketa korrituko dute aurten, azken 4 hilabeteetan Academywin.com-ekin, Runnea-ren entrenamendu plataformarekin, entrenatzen aritu ondoren.

 

Ekitaldiaren izaera solidarioa

“La Caixa” Gizarte Ekintzaren laguntza duen ekitaldiak izaera solidario nabarmena du, sarreretatik jasotzen den diru guztia urritasun fisikoa duten pertsonen Barakaldoko CODISFIBA elkartera bideratuko baita. Irabazi asmorik gabeko elkarte horrek, urritasun fisikoa duten pertsonen erabateko gizarteratzea bilatzen du, maila guztietan (kultura, kirola, aisia…). Elkartearen jarduketa eremua Barakaldoko udalerria eta eskualdea dira, hau da, Ibaizabal itsasadarraren ezkerraldea eta meatzaldea. Gaur egun 400 kide baino gehiago ditu.

Azpimarratu behar da “Runnea Summit” ekimenaren lehen edizio honek leku guztiak beteta zioen kartela eskegi zuela joan den astean (izena emandako guztien %50 emakumeak dira).

 

Arineketan!

Eta kongresuaren ondoren, Imanol Loizaga entrenatzailearen eskutik, bertaratutakoek 5 kilometro egingo dituzte arineketan elkarrekin Galindo ibaiaren inguruetan. Ibilbide horrek, kirola egiteko gune pribilegiatua ezagutzeko aukera emango du; beti ere oroimenean industria paisaia eta inguruak izan duen zaharberritzea izanik, Barakaldoko erreferente moderno, bizitzeko leku bikain, bilakatzeko.

Eta, behar bezalako edozein lasterketan gertatzen den bezala, BIC Bizkaia Ezkerraldera itzultzean, indarrak berreskuratzeko aukera ezin hobea, Ilgner Eraikinean dagoen Sushi Artist startup-aren eta La Salve garagardoaren, azken garaietan berreskuratu den Bilboko garagardo marka historikoaren, eskutik.