NAZIOARTEKO PROGRAMA 2024
Dirulaguntzen programa honen bidez honako helburu hauek lortu nahi dira:
- Bizkaiko enpresek nazioarteko merkatuetan duten sarbidea eta presentzia handitzea, herrialde berrietara esportatzeko ekintza bultzatuz.
- Enpresen lehiakortasuna bultzatzea, enpresen nazioartekotzea bultzatuz, bermearen eta etorkizunaren aldeko apustu gisa.
Diruz lagundu daitekeen gertaera
Enpresa herrialde berri batean sartzea helburu duten proiektuak. Proiektuek helmugako herrialdean nahiz urrutitik garatutako jarduerak izan ditzakete, eta salmenta-kanal fisikoak zein digitalak sustatzera bideratu ahal izango dira.
- Epea: Itxita
- Hasiera data: 2024/03/04
- Amaiera data: 2024/03/22