Irabazi-asmorik gabeko erakundeek, egoitza EAEn dutenek, sustatutako proiektuak, gutxienez 5 Bizkaiko ETEei zuzendutakoak eta enpresa-sarearen erronka jakin batzuei aurre egitea helburu dutenak. Proiektuek erronka hauek izan behar dituzte:
  • enpresen arteko lankidetza
  • ekoizpen eta kontsumo eredu jasangarriak bultzatzea
  • industria-ezarpenak eta hornidura-kateak Bizkaian birkokatzea
  • enpresen digitalizazioa
  • enpresa-jarraitutasuna eta lurraldean duen sustraitzea.
  • berrikuntza irekiko dinamikak enpresen artean zabaltzea.
  • Bizkaiko enpresen nazioartekotzea bultzatzea (erronka hau Nazioarteko Partzuergoak Sustatzeko programatik dator)