Euskal enpresek Industria Konektuatua 4.0 laguntza-programa erabil dezakete, industria-konpainien eraldaketa digitala bultzatzeko. Ekimena azarotik dago indarrean, eta abenduaren 22an amaituko da eskaerak egiteko epea. Bertan parte hartzen dute SPRI Taldeak eta EOI Fundazioak, 4.0 industriaren garapena bilatzen dutenak.

Programak aholkularitza-plan espezializatu eta pertsonalizatua eskaintzen du, eta, horren bidez, enpresek egoeraren diagnostikoa eta eraldaketa-plana eduki ahal izango dituzte. Plan horrek prozesuan beharrezkoak diren gaitzaile digitalak identifikatuko ditu eta horiek ezartzeko ibilbide-orria ezarriko du. Aholkularitza bakoitzaren kostua 9.790 eurokoa izango da enpresa bakoitzeko, eta erakustaldi-tailerrekin osatuko da.

Ekimenak 183.700 euroko finantzaketa publikoko aurrekontua du, eta Eusko Jaurlaritzak, SPRI Taldearen bidez, 69.300 euroko ekarpena egiten du; Espainiako Gobernuak, berriz, EOI fundazioaren bidez, 114.400 euro finantzatzen ditu. Gainera, industria enpresek 605 euro ordainduko dituzte.

Informazio gehiago: https://bit.ly/3srI9XK