Dirulaguntza-programa honen bidez, helburu hauek lortu nahi dira:
  1. Bizkaiko enpresek egindako proiektu berritzaileak bultzatzea, inpaktu ahalmen handia dutenak.
  2. Berrikuntza, nazioartekotzea eta inbertsioa indartzea, hazkunderako eta empresa hazkunderako eta jasangarritasunerako palanka gisa.
  3. Bizkaiko Lurralde Historikoan beren presentzia finkatzen eta garatzen duten enpresen proiektu estrategikoei eta eragin handikoei laguntza publiko bizia eskaintzea.
Diruz lagundu daitekeen egitatea Erakundearen edozein eremutan (ekoizpen-prozesua, antolaketa, partaidetza, merkatua, jabetzaren babesa…) berrikuntza proiektuen bidez erakunde eskatzailearen lehiatzeko gaitasuna hobetzera bideratutako jarduketa argi eta garbi estrategikoak, hari loturiko inbertsioak eta erakundearen negozio-ereduarekin koherenteak diren eta eragin handia duten nazioartekotze rako jarduketak. Jarduketa horrek proposatutako hiru arloetatik (berrikuntza, inbertsioa eta nazioartekotzea) gutxienez bi betetzen dituen proiektu integral bat izan behar du eta enpresak Bizkaian duen zentro batean oinarrituta garatu behar da.