Gauzatu Industria
Programa honek ETE industrialak edo industriarekin zerikusia duten eta teknologia- eta/edo berrikuntza-oinarria duten ETEak sustatzen laguntzen du, Euskadin garatzen den garapen teknologikoan eta berrikuntzan duten eragina handitzeko. Horrela, ehun ekonomikoaren lehiakortasuna handitu nahi dugu, euskal enpresen produktibitatea eta enplegu-sorrera bultzatuz.
Gauzatu Industria laguntza programa, laguntza itzulgarri bezala gauzatzen da, egindako inbertsioekiko proportzionalak diren laguntzen bidez. Gehienez 200.000 € emango dira sortutako enplegu bakoitzeko, edo 150.000 € hasierako plantillari eutsi izan ezkero. Laguntza hauek bost urtetan itzuli beharko dira, urtean bi itzulketa eginez, eta ezingo dira 1,5M € baino gehiago izan enpresa bakoitzeko.
Eskabideak norgehiagoka-irizpideen arabera eta enpresa bakoitzaren oinarri teknologikoa eta/edo berritzailea kontuan hartuta emango dira.
- Epea: Itxita
- Hasiera data: 2024/01/02
- Amaiera data: 2024/03/21