BIC Bizkaia Ezkerraldeak enpresa industrialerako soluzio digitalen tailer-erakusketa eskainiko du azaroaren 23an. Eraldaketa digitalean aurrera egiteko aukerak identifikatu nahi dituzten enpresen arteko topaketa izango da. Tailerra Acelera Pyme Bizkaia Bulegoak eta Suspertze Digitalak antolatu dute.

Jardunaldia goizeko 9:30ean hasiko da parte hartzen duten enpresek beste industria-enpresa batzuen digitalizazio-esperientziak ezagutu ahal izango dituz-te, bai eta paradigma digitalerantz bultzatzeko laguntzak ere. Era berean, digitalizazio-soluzioak aurkituko dituzte beren ekoizpen- eta logistika-prozesuak hobetzeko, bai eta langileak gaitzen eta merkaturatzen laguntzeko ere, arrakasta-kasuak eta haien eraldaketa-prozesu digitala lagun dezaketen finantzaketa-programak ezagutuz.

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA: https://bit.ly/3sp3Xpp