LEGE OHARRA ETA PRIBATUTASUN POLITIKA
BIC BIZKAIA EZKERRALDEA, S.A.U.-k (aurrerantzean, BIC BIZKAIA EZKERRALDEA), datu pertsonalen babesaren arloan indarrean dagoen legeria (Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoaren 679/16 Europako araudia eta garapeneko gainerako arauak), eta informazioaren gizartearen zerbitzuen eta merkataritza elektronikoaren arloan dagoen araudia betez (uztailaren 11ko 34/2002 Legea), bicezkerraldea.eus webgunearen bitartez egindako eragiketa guztiei aplikatzen zaizkien erabilera-baldintza orokor hauen berri ematen dizu:
1. Legezko datuak
CENTRO DE DESARROLLO EMPRESARIAL DE LA MARGEN IZQUIERDA, S.A. (aurrerantzean BIC BIZKAIA EZKERRALDEA); helbide soziala:
Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33, 48902 Barakaldo eta IFK: A48-897508 dituena. Domeinuaren titularra www.bicezkerraldea.eus da, eta dagokion erregistroan behar bezala inskribatuta dago.
2. Jabetza intelektuala
Webgunearen eta haren edukien jabetza intelektualaren eskubideak BIC BIZKAIA EZKERRALDEAREN titulartasunekoak dira.
Erabat debekatuta dago webgune honetan edozein aldaketa egitea. BIC BIZKAIA EZKERRALDEAK ez du bere gain hartzen baimendu gabeko manipulazioen edo alterazioen ondoriozko erantzukizunik. BIC BIZKAIA EZKERRALDEAK ez du inolako lizentziarik edo erabilera-baimenik ematen bere jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubideen edo webgunearekin, zerbitzuekin edo edukiekin erlazionatutako beste edozein jabetza edo eskubideren gainean.
Debekatuta dago webgune honetako edukiak osorik edo zati batean erreproduzitzea haien jatorria aipatu edo horretarako berariazko baimenik eskatu gabe. Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe erabiliz gero, eta BIC BIZKAIA EZKERRALDEAREN jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideetan eragindako kalteen ondorioz, dagozkion akzioak gauzatuko dira, eta, hala badagokio, baita horiek gauzatzearen ondoriozko erantzukizunak ere.
3. Erabilerarako baldintzak
BIC BIZKAIA EZKERRALDEAK ohartarazi du WEBGUNE honetako materialak informazio gisa baino ez direla sartu, eta, beraz, ez direla nahikoak erabakiak hartzeko edo kasu jakin batean iritziak emateko. Ez dira BIC BIZKAIA EZKERRALDEAK gai jakin bati buruz ematen dituen aholkularitza edo zerbitzu profesionalak. BIC BIZKAIA EZKERRALDEAK ez du bere gain hartzen informazio horren erabileraren ondoriozko edo harekin lotura duten kalte-galeren erantzukizunik.
Webgune honek dituen linkek edo estekek hirugarren pertsonek kudeatutako beste WEBGUNE batzuetara eraman ditzakete erabiltzaileak, eta BIC BIZKAIA EZKERRALDEAK ez du horien gaineko inolako kontrolik. BIC BIZKAIA EZKERRALDEAK ez du webgune horien edukiei eta egoerari buruz erantzuten, eta WEBGUNE honen bitartez horietara sartzeak ez du esan nahi BIC BIZKAIA EZKERRALDEAK edukiak gomendatzen edo onartzen dituenik.
BIC BIZKAIA EZKERRALDEAK ez ditu “Spaming” taktikak erabiltzen.
- Legezko erabilera
- Webgune honen eta bere zerbitzuen erabiltzaileak trafikoaren legeen eta erabileren araberako erabilera egitera behartzen du bere burua, eta ez ditu webgunea eta bere zerbitzuak zilegizkoak ez diren helburuekin edo hirugarrenen eskubideei eta interesei kalte egiten dieten helburuekin, edo, edozein modutara, webgunea eta zerbitzuak kaltetu, deuseztatu, gainkargatu edo honda ditzaketen helburuekin, edo webgunea eta zerbitzuak normaltasunez erabiltzea eragotziko dutenekin erabiliko. Zerbitzuen betebehar hori betetzen ez dutenek, betebehar hori ez betetzearen ondorioz sor daitekeen edozein kalte-galeraren aurreko erantzukizuna izango dute BIC BIZKAIA EZKERRALDEAREN eta hirugarrenen aurrean.
- Erroreen bermea
- BIC BIZKAIA EZKERRALDEAK ez du bermatzen webgunerako sarbidean edo haren edukietan akatsik ez dagoenik; argitalpen ofizialak aipatzen edo erreproduzitzen badira, erreprodukzio hori informatiboa baino ez da izango, eta dagokion aldizkari edo iturri ofizialeko argitalpena izango da baliozkotzat jo beharko dena.
- Zerbitzuaren erabilgarritasuna
- BIC BIZKAIA EZKERRALDEAK beretzat gordetzen du edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe, bere webgunean edo haren konfigurazioan edo aurkezpenean dagoen informazioari buruzko aldaketak eta eguneratzeak egiteko ahalmena.
- BIC BIZKAIA EZKERRALDEAK ez ditu bermatzen webgunearen eta bere zerbitzuen erabilgarritasuna eta funtzionamenduaren jarraipena. Hori posible denean, aldez aurretik ohartaraziko da webgunearen eta zerbitzuen funtzionamendua eten dela.
- BIC BIZKAIA EZKERRALDEAK ez du inolako erantzukizunik izango edozein motatako kalte-galerengatik, baldin eta kalte eta galera horiek arrazoi hauengatik sortutakoak badira: webgunearen eta zerbitzuen funtzionamenduaren erabilgarritasun edo jarraitutasun ezarengatik, erabiltzaileek webguneari eta zerbitzuei egotzi ahal izan dieten erabilgarritasunaren iruzurrarengatik, webgunearen eta zerbitzuen faltsutasunarengatik, eta, bereziki, baina ez modu esklusiboan, webguneetara edo zerbitzuak ematen diren guneetara sartzeko orduan sortu daitezkeen akatsengatik.
4. Jasotako informazioa erabiltzeko erantzukizuna
Erabiltzaileak badaki eta bere borondatez onartzen du webgunearen, zerbitzuen eta edukien erabilera, nolanahi ere, bere erantzukizun bakarraren pean egiten ari dela. Bai webgunera sarrera, bai bertan jasotako informazioarekin egin daitekeen erabilera, egiten duenaren erantzukizun esklusibokoak dira. BIC BIZKAIA EZKERRALDEAK ez du erantzukizunik izango informazioa eskuratzetik edo erabiltzetik erator daitezkeen ondorio, kalte edo galerengatik, ezta iritzi edo erabaki pertsonal edo enpresarial orori laguntzeko haietatik egiten den aplikazioarengatik ere. BIC BIZKAIA EZKERRALDEAK ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren hirugarrenen esteken konexiotik edo edukietatik eratorritako erantzukizunik.
5. Datu Pertsonalen Babesa
BIC BIZKAIA EZKERRALDEAK erabiltzaileen pribatutasuna eta datu pertsonalen sekretua eta segurtasuna errespetatzen ditu, datuen babesaren arloan aplikatzekoa den legedian ezarritakoarekin bat etorriz, zehazki, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduan, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoan eta horiek garatzeko eratorritako araudi osoan. Hori guztia emandako datu pertsonalak galtzea, gaizki erabiltzea, aldatzea, baimenik gabe eskuratzea eta lapurtzea saihesteko beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolamendukoak, teknologiaren egoera, datuen izaera eta dauden arriskuak kontuan hartuta.
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA
Izen soziala: CENTRO DE DESARROLLO EMPRESARIAL DE LA MARGEN IZQUIERDA, S.A.
IFK: A48-897508
Egoitza soziala: Bizkaiko Labe Garaiak Etorbidea, 33, 48902 Barakaldo
Posta elektronikoa: info@bicezkerraldea.eus
TRATAMENDUAREN HELBURUA
Datu pertsonalak kasu bakoitzean, honetarako tratatuko dira:
- BIC BIZKAIA EZKERRALDEAK pertsonei eta enpresei ematen dizkien zerbitzuak kudeatzeko eta emateko.
- Langileen laneko harremana kudeatzeko.
- Bezeroen eta hornitzaileen merkataritza-harremana kudeatzeko.
- Instalazioen, bideozaintzaren eta sarbide-kontrolaren kasuan ondasunen eta pertsonen segurtasuna kudeatzeko.
- BIC BIZKAIA EZKERRALDEAREN jardueren publizitatea egiteko (grabazioak eta kontaktuen datuak)
Eta, edonola ere, datuak jasotzen dituen pertsonaren eta BIC BIZKAIA EZKERRALDEAREN arteko harremanaren ondoriozko legezko betebeharrak betetzeko.
TRATAMENDUAREN LEGITIMAZIOA
BIC BIZKAIA EZKERRALDEAK emandako zerbitzuren bat eskuratzeko edo BIC BIZKAIA EZKERRALDEAREN jarduera aurrera eramateko datu pertsonalak eman behar badira, datu horien tratamendua Erregelamenduaren 6.1 artikuluaren legezko oinarrietan oinarrituta egingo da:
- Bezeroen eta hornitzaileen datuak: kontratu bat gauzatzea eta legezko betebeharrak betetzea
- Lantaldeko langileei, praktiketakoei eta bekadunei buruzko datuak: kontratu bat gauzatzea eta legezko betebeharrak betetzea. Irudiak tratatzeko baimena
- Administrazio Kontseiluaren datuak: legezko betebeharrak betetzea
- Beken eta praktiken kudeaketari buruzko datuak: hitzarmen bat gauzatzea
- Lan-poltsa kudeatzea: kontratu aurreko neurriak gauzatzea eta interesdunaren baimena
- Proiektuen kudeaketari buruzko datuak: kontratu bat gauzatzea eta legezko betebeharrak betetzea. Irudiak tratatzeko eta publizitatea egiteko baimena
- Jardueren eta ekitaldien kudeaketari buruzko datuak: interesdunaren baimena
- Espazioen alokairuari/kudeaketari buruzko datuak: Kontratu/hitzarmen bat gauzatzea eta legezko betebeharrak betetzea.
- Merkataritza hedapenerako/harremanetarako datuak: interesdunaren baimena
- Kontaktuen datuak: interes legitimoa
- Sarbideen kontrola: interes legitimoa
- Bideozaintza: interes publikoa
- Espediente juridikoak: interes legitimoa
- Postaren eta telefono bidezko arretaren sarrerak eta irteerak: interes legitimoa
HIRUGARRENEI EGINDAKO LAGAPENAK ETA NAZIOARTEKO TRANSFERENTZIAK
Tratamenduaren helburua betetzeko beharrezkoa denean bakarrik lagako zaizkie datu pertsonalak hirugarrenei, interesduna BIC BIZKAIA EZKERRALDEAREKIN lotzen duen harremanarekin erlazionatutako legezko betebeharrak barne. Ildo horretan, BIC BIZKAIA EZKERRALDEAK sustatzen eta aurrera eramaten dituen proiektuekin erlazionatutako erakunde publiko edo/eta pribatuei laga ahal izango dizkie datuak.
Halaber, tratamenduaren arduradunak (bere jardueran aritzeko BIC BIZKAIA EZKERRALDEARI emandako hornitzaileen zerbitzuak) daudela jakinarazten dizugu eta haiekin hirugarrenen kontura datuak eskuratzeko kontratua sinatu dela, DBEOren 28. artikuluarekin eta hurrengoarekin bat etorriz, eta horiek neurri tekniko eta antolamenduko egokiak aplikatzeko berme nahikoak ematen dituztela, tratamendua legeak ezarritako betekizunen araberakoa izan dadin.
Ez da datuen nazioarteko transferentziarik aurreikusten.
DATUAK KONTSERBATZEA
Oro har, datu pertsonalak titularra BIC BIZKAIA EZKERRALDEAREKIN lotzen duen harremanak irauten duen bitartean gordeko dira, eta, edonola ere, harreman horretatik eratorritako legezko betebeharrak betetzeko ezarritako epeetan. Harreman hori amaitzen denean, eta, nolanahi ere, datuak ezabatzeko eskatzen bada, BIC BIZKAIA EZKERRALDEAK datu pertsonalak blokeatuta izango ditu legeak ezarritako epeetan. Epe horiek igarotakoan ezabatu egingo dira, indarrean dagoen legeriaren arabera.
ESKUBIDEAK BALIATZEA
BIC BIZKAIA EZKERRALDEAREN pribatutasun-politikak, une oro bere eskubideak baliatzeko aukera bermatzen dio interesdunari:
- Zure datu pertsonaletara sartzeko eskubidea, zeintzuk ari diren tratatzen eta horiekin egindako tratamendu-eragiketak jakiteko;
- Oker dagoen edozein datu pertsonal zuzentzeko eskubidea;
- Datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea, hori posible denean;
- Datu pertsonalen tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea, datuen zehaztasuna, legezkotasuna edo tratamenduaren beharra zalantzazkoa denean; kasu horretan, datuak erreklamazioak gauzatzeko edo defendatzeko gorde ahal izango ditugu.
- Zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea, datu horiek tratatzeko gaitzen gaituen lege-oinarria interes legitimokoa denean. BIC BIZKAIA EZKERRALDEAK zure datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta premiazko interes legitimoa badu edo erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo defendatzeko bada.
- Datuen eramangarritasunerako eskubidea, datu horiek tratatzeko gaitzen gaituen lege-oinarria kontratu-harremana egotea edo zure baimena denean.
- BIC BIZKAIA EZKERRALDEAri emandako baimena baliogabetzeko eskubidea.
Eskubide horiek honela balia ditzakezu:
- Posta arruntez BIC BIZKAIA EZKERRALDEA, Bizkaiko Labe Garaiak Etorbidea, 33, 48901 Barakaldo
- Edo e-mailez: info@bicezkerraldea.eus
Zure eskubideak baliatzeko, eskabidearekin batera NANaren edo agiri baliokidearen kopia bat aurkeztu beharko duzu.
Halaber, kontrol-agintaritzen aurrean ere egin ditzakezu erreklamazioak: datuak Babesteko Espainiako Agentzian (www.aepd.es) eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoan (www.avpd.eus).
Bere datu pertsonalak ematen badizkigu, pribatutasun-politika onartzean, datu horiek hemen ezarritakoaren arabera erabiltzeko baimena ematen ari da erabiltzailea.
6. Aplikatu beharreko legea eta jurisdikzioa
Webgune honen erabilera Espainiako eta Europar Batasuneko legeek arautzen dute. Baldintza horiek interpretatzean sor daitekeen edozein eztabaida erabiltzailea bizi den lekuko auzitegietan ebatziko da.