2023ko lehen hiruhilekoan, zenbait ikastetxetako Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko 97 ikaslek hartu dute parte kultura ekintzailea sustatzeko Egin eta Ekin programan.
Ekonomia Sustatzeko Sailak 2008an sortutako ekimen honen helburua da eskola-alditik bertatik ekintzailetza-jarrera sustatzea. Hau da, gazteek ikastea ekiten, ekimena izaten, erabakiak hartzen eta erantzukizunak hartzen, betiere, esfortzua eta zailtasunak gainditzea baloratuta eta ekimen ekintzaileak praktikatuta bizitzako esparru guztietan.
Programan klase teorikoak, tailer praktikoak, hitzaldiak enpresa munduko profesionalekin eta lehiaketa bat izan dira. Gainera, bisitak egin dira enpresetara eta inkubagailuetara, hala nola BIC Bizkaia Ezkerraldera. Bertan, ekintzailetzarako dauden laguntzak azaldu zaizkie eta enpresa sortu berriak bertatik bertara ezagutu dituzte.