Biok! Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa erronka azken-aurreko etapara iritsi da. Eta ezustekoa egon da, hautatutako hiru startup izan baitira, eta ez bakarra, ohi bezala. DifferEngin, Inalia Innovación y Desarrollo, eta Laubor Technologies dira aukeratuak. Datozen sei hilabeteetan, enpresako I+G taldearekin batera, planteatu duten irtenbide bakoitzaren benetako pilotu bat garatuko dute.
Lankidetza horrek aukera emango du enpresari eragin dioten proposamenen bideragarritasuna, irismena, kostua, garapen-denbora eta abar aztertzeko. “Partzuergoak Beazekin irekitako berrikuntza-erronka batean parte hartzen duen lehen aldia ez da, baina berriro ere harrituta gaude parte-hartzaileen maila eta inplikazio-mailarekin, adierazi du Santos Paunerok, BBUPko Berrikuntza Unitateko arduradunak.
Informazio guztia: https://info.beaz.bizkaia.eus/eu/albistea/biok-errronkaren-konponbidea-bilbao-bizkaia-ur-partzuergoa/