Zibersegurtasun arloko hiru euskal startup aukeratuak izan dira BIND 4.0 programaren bosgarren edizioan. BIND 4.0 industria adimenduneko berrikuntza irekiaren plataforma da eta Eusko Jaurlaritzak sustatzen du. Hauek izan dira aukeratutako startup-ak: CodeContract, Eurocybcar eta RKL Integral. Hirurak dira zibersegurtasunaren euskal ekosistemako kideak. Ekosistema hori duela 3 urte hasi zen bultzatzen, hain zuzen, Basque Cybersecurity Centre-Zibersegurtasunerako Euskal Zentroa (BCSC) sortu zenean, zeinari esker Euskadi punta-puntako Hub bat bihurtu baita Europan.

 

CodeContract enpresa bizkaitarrak Elecnor Taldearekin batera garatuko du bere proiektua. Beren helburua da urtero egiten diren IT garapenak denbora errealean kontrolatzea eta trazatzea Blockchain teknologiari esker. Jarduera-txosten horiek, zeintzuk onartuta dauden legezko froga bezala, aukera ematen dute abokatu edo peritu informatikoen aurrean aurkeztuko diren ebidentzia digital frogagarriak sortzeko. Funtsean, helburua da Elecnor enpresaren auditoretza-prozesuak sinplifikatzea, eta horrela, jardunbide egokietara bideratutako enpresa gisa duen gardentasun-maila handitzea; horretarako, negozio-prozesuak modu autonomo eta automatikoan gauzatzen dira, bitartekaririk gabe. Gainera, informazio guztia goitik behera enkriptatzen da.

BIND Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren ekimen publiko-pribatu bat da, SPRI Taldearen eta ekintzailetzaren euskal ekosistemako UpEuskadi plataformaren bitartez kudeatzen dena. Mundu mailako erreferente bat bihurtu da berrikuntza irekiaren eta 4.0 Industriaren azelerazioan, egoitza Euskadin duten industria, energia, osasun eta elikadura sektoreko enpresa garrantzitsuen inplikazioari esker.

Info: https://www.spri.eus/es/basque-industry-comunicacion/ciberseguridad/tres-startups-vascas-de-ciberseguridad-seleccionadas-para-el-exitoso-programa-bind-4-0/