BIC Bizkaia Ezkerraldea inkubagailuan kokatutako Hodei Cloud enpresarentzat, koronabirusak eragindako egungo egoera abagune bat izaten ari da, enpresei telelanean aritzeko babesa ematen dielako.
Zer da HodeiCloud? Nola sortu zen?
HodeiCloud ETEei, profesionalei eta langile autonomoei telelana errazteko informazio-teknologiako konponbide bat da. Enpresa asko ari dira urrutitik erabat kudeatzen den lan-ingurune baterako trantsizioa egiten eta guk badakigu urrats hori emateko babes gehigarria behar dela. HodeiClouden misioa da ETEei eta profesionalei babes hori ematea. Cloud Computing teknologia erabiliz, telelan-tresna bat garatu dugu eta, horrekin, gure bezeroei abantaila gehigarri asko eskaini ahal dizkiegu (eguneroko segurtasun-kopia automatikoak, antibirusa, mugikortasuna, segurtasuna,…). Sortu dugun tresna honekin, enpresa, ETE edo autonomo guztiek dute aukera orain arte enpresa handiek soilik eskura zezaketen zerbitzu bat erraztasunez lortzeko.
Nola heldu zineten BIC Bizkaia Ezkerraldeara?
Barakaldoko BIC Bizkaia Ezkerraldea inkubagailua leku ezin hobea iruditu zitzaigun telelanerako konponbideetara zuzendutako Cloud Computingeko proiektua abiarazteko. Asko estimatzen ditugu inkubagailutik eskaintzen dizkiguten babesa, aholkularitza eta laguntza eta, gainera, bereziki gustatzen zaizkigu bere instalazioak, zerbitzu komunak dituztelako eta ezin hobeak direlako gure networkinga eta bilerak garatzeko. Hala, bereziki nabarmenduko nituzke Barakaldoko inkubagailuan instalatutako enpresen artean sortzen diren sinergiak eta networkinga, baita eskaintzen dizkiguten prestakuntzak eta programak ere.
Momentu honetan, zer egiten ari zarete Hodei Cloudtik COVID19ari aurre egiteko?
Lehenbizikoa gu geu babestea da, zehazki, jaso ditugun gomendioei jarraiki. HodeiCloudetik, ETEei, profesionalei eta autonomoei konponbide lehiakor bat eskaintzen diegu, telelana modu azkar, seguru eta eraginkor batean ahalbidetzeko. 48 ordu baino gutxiagoan, telelan-konponbidea hedatzeko gai gara, beharrezkoa izatekotan, bezeroaren datuak eta aplikazioak hodeira migratuz. Bezeroak bere bulegoan duen zerbitzari fisikoa hodeira migra dezakegu, bulegoan espazioa eta baliabideak liberatuz. Hodeiko zerbitzari berriaren abantaila da eskala daitekeela eta malgua dela, hau da, erraza da, besteak beste, erabiltzaileak, memoria edo baliabideak gehitzea.
HodeiClouden hodeiko zerbitzuak renting teknologiko baten bidez eskaintzen dira, hasierako inbertsiorik gabe eta hileko kostu murriztu baten bidez; gure bezeroek hodeiko zerbitzari bat dute balio erantsi altuko bestelako zerbitzu batzuekin eta baliabideak azkar areagotzeko edo murrizteko malgutasunarekin. Bezeroaren beharretara egokitzen gara.
Zuen ustez, telelana apurka-apurka instalatuko da hori egin dezaketen enpresa gehienetan?
Egungo krisia abagune on bat da enpresa guztiek ikus dezaten telelanak negozioetan lagun dezakeela. Guk denbora luze daramagu konponbide hauek garatzen, baina, orain, enpresek eta langileek askoz hobeto onartzen dituzte informazio-teknologiako konponbide hauek eta prest daude horiek erabiltzeko. Hodei-biltegiratzea eskaintzen duen HodeiCloudena bezalako teknologia egiaztatu batekin, gure bezeroek dirua eta arazoak aurrezten dituzte eta, gainera, beti daude prest egungoa bezalako edozein ez-ohiko egoeraren aurrean erantzuteko.
Nolakoa izan da alarma-egoeran zerbitzu hau eskaini ahal izateko burutu behar izan duzuen egokitzapen prozesua?
Guk geuk erabiltzen ditugu telelan-konponbide hauek; hortaz, alarma-egoera baino lehen, HODEICLOUD bazegoen telelanerako tresnak erabiltzen. Gai izan gara gure bezeroei telelan-konponbideak hedatzeko bere bulegoak bisitatu gabe. Konponbidea urrutitik hedatzen da. Hala ere, kasu batzuetan, beharrezkoa da noizean behin bezeroaren bulegoetara joatea. Edozein zalantza argitzeko laguntza teknikoko zerbitzua ere ematen da urrutitik.Telelanaren konponbidearekin, bezeroari urrutitik lan egiteko aukera emateaz gain, HodeiCloudetik, bezeroak telelanerako informazio-teknologiako tresnetan izan dezakeen edozein premia asetzen dugu.
Nola bururatu zitzaizuen ideia?
HodeiClouden, lehenik eta behin, merkatuan zeuden Cloud Computing motako konponbideak ikertu genituen eta ikusi genuen ETEen eta profesionalen sektorean bazegoela aukera bat telelanaren beharretara primeran egokitzen den hodeiko zerbitzu oso bat eskaintzeko. Horrez gain, zerbitzu hori ezin hobea da baldintza normaletan lan egiteko, eskaintzen duen segurtasunagatik, kostuak murrizten direlako eta irisgarritasun- eta mugikortasun-abantailak dituelako.
Nola erantzuten ari dira une hauetan zuen zerbitzuak erabiltzen dituzten enpresak?
Telelanerako HodeiClouden teknologia erabiltzen ari diren enpresek oso feedback ona ematen digute eta erabiltzaile horiek ari dira gure produktua beste ETE eta profesional batzuei gomendatzen.
Nagusiki, asko estimatzen dute gure konponbideak segurtasun-kopia automatikoak, antibirusa eta irisgarritasuna eskaintzea edozein leku eta gailutik: PC (windows, linux, mac), tableta edo telefono adimenduna (android, IOS, …)
Une gogor hauetan, zer nabarmenduko zenuke?
Une hauetan, pertsona eta enpresa askok erronka eta desafio handiak gainditu beharko dituzte eta erronka eta desafio horiek negozio- eta ekintzailetza-abagune berriak ere eragiten dituzte. Askoz enpatia handiagoa sentitzen da maila pertsonalean eta profesionalean; ulertu behar dugu krisialdi-garaietan nahitaez sortzen dela hazkunde pertsonala eta profesionala, aukera ematen diguna zoritxarrak gainditzeko eta, horrela, errealitate berrira egokitzeko.
Zuen ustez, nola eragingo dio pandemia honek start-up, ekintzaile eta ETEen egoerari?
Pandemia honek, berez, erronkez eta desafioez gain, negozio-aukerak sortzen ditu, erronka eta desafio horiek gainditzeko suertatzen diren premia berriak direla-eta. Adibidez, orain, inoiz baino beharrezkoagoa da telelanerako konponbide anitz edukitzea eta hori aukera bat da start-up eta ekintzaileentzat, baina, aldi berean, ETEentzat eta profesionalentzat ere abagune bat da bere negozioetan teknologia berriak txertatzeko eta ezartzeko. Aurrekoa adibide bat baino ez da; bestalde, badaude enpresa eta profesional asko zailtasunak izango dituztenak krisialdia gainditzeko eta, azkenean, nolabaiteko “hautespen naturala” egongo da; enpresa eta profesional asko brainstorming fase batetik pasako dira, pandemia honek eragiten dituen erronka berriak gainditzeko estrategia bat zehazteko. Izan ere, kasu askotan, laguntzen sistema ez da nahikoa izango betiko negozio-eredu berarekin jarraitzeko. Nabarmendu behar da, krisialdi honetatik, start-up, ekintzaile eta ETE asko indartuta aterako direla, berrikuntzarako une ona delako. Adibide bat: Ikusten ari gara familia asko etxean igarotzen ari diren berrogeialdia baliatzen ari direla ideia bat garatzeko, 3D inprimagailu batekin gauzatzeko eta produktua webgune batean saltzeko; ziur aski, ez zuketen hori egingo pandemia honek astez etxean itxi izan ez balitu.