Enpresa gazte berritzailea bazara eta anbizioa eta ahalmena badituzu, hauxe da zure saria.
Parte hartu abenduaren 12a baino lehen!
Emprendedor XXI Sariak CaixaBank erakundeak enpresa teknologiko eta inbertsoreentzako DayOne zerbitzuaren bitartez bultzatzen duen ekimena da. Zerbitzu horrek hazteko ahalmenik handieneko enpresa gazteak identifikatu eta aintzatestea eta haiei laguntzea du helburu.

Sariak Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioak ere ematen ditu, Empresa Nacional de Innovación, SAren (ENISA) bitartez Espainian, eta BPI Bankuaren bitartez Portugalen. Emprendedor XXI – Euskadi Saria Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak sustatzen du, SPRIren bitartez.

Duela 12 urte sortu zirenetik, 310 enpresa baino gehiago saritu dira, eta 4,6 milioi euro baino gehiago inbertitu dira sarietan eta ekintzetan, Espainian zein Portugalen.

Aurtengo edizioan, 525.000 € inguru emango dira saritan. Sariek, gainera, munduko berrikuntzagune nagusi batzuetako prestakuntza-programetan parte hartzeko eta nazioartean networkinga ezartzeko aukera eskaintzen dute.

Aurtengo edizioan, Agro Tech, Commerce Tech, Fin & Insur Tech, Tourism Tech, Health Tech eta Impact Tech sektoreetako enpresarik onenak sarituko dira, eta, era horretan, enpresa teknologikoak negozio-eremu guztietara hurbilduko dira.

Gure webgunean informazio gehiago aurkituko duzue:
www.emprendedorXXI.es

GARRANTZITSUA: Informazio hau guztia bakar-bakarrik da oinarrietan finkatutako baldintzak betetzen dituzten Euskadiko ekintzaileentzat.
Jar zaitez harremanetan hurbilen daukazun BICarekin eta han lagunduko dizute:
www.spri.eus/web/up-euskadi/eu/startupak-hazitegiak