Bizkaia Open Future_ Telefónicak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Eraldaketa Digitalera aldatzeko bilakabidean industria sektorea bultzatzeko sustatzen duten ekimena da

Programa berri bat aurkeztu nahi dizugu, ezberdina eta Bizkaiko startup eta ETEentzat benetako potentziala daukana. Bizkortze Komertzialeko Programaren helburua oinarri teknologikoko startup edo ETEen negozio-garapena bultzatzea da, baldin eta merkaturatuta dauden edo barruan bezeroekin baliozkotuta dauden konponbide teknologikorik badute, beti ere Telefónicaren merkataritza estrategiarekin bat etorrita, bezeroengana hurbiltzeko prozesuan bizkortu beharra badute

Abian jarri den programa hau ezagutu dezazun gonbita egiten dizugu urriaren 30ean, BIC Bizkaia Ezkerraldean, 10:00-11:00 bitartean, burutuko den jardunaldian. Helburua programa honetan sartuta dagoen enpresa batek bere esperientzia eta negozioaren hazkundean nola eragiten duen azal dezala da. Halaber, baldintzak eta izena emateko eta parte hartzeko prozesua azalduko dira.

Merkaturatze-fasean dagoen startup bat edo oinarri teknologikoko ETEa bazara, Bizkaian egoitza soziala daukana eta konponbideak badituzu Big Data, Internet of Things (IoT), Segurtasun, Erabiltzailearen Esperientzia, Kanalaniztasun arloan edo esperientzia Eraldaketa Digitalaren aholkularitzan, anima zaitez saio honetan parte hartzera.

Argibide gehiago

Izena emateko bidali e-mail bat, joango den pertsona eta ordezkatzen duen enpresa identifikatuz, hona: maite.fernandez@ bicezkerraldea.eus

Bizkaia Open Futureko taldea

 

Eguna: Urriak 30, asteartea
Lekua: BIC Bizkaia Ezkerraldea. Ilgner eraikina. Barakaldo
Ordua: 10:00 / 11:00