BIC Bizkaia Ezkerraldeko IIgner Haztegia zorioneko dago eta, horrenbestez, bertako giza-talde osoa ere bai. Izan ere, espazio honetan kokatutako Muon Systems Estatuko 50 start-up enpresarik oparoenetarikoen artean agertzen da, eragin handia duen Emprendedores aldizkariaren azken aleak argitaratutakoaren arabera.

 

 

 

Zure enpresaren arrakasta iraunkorra izatea espero duzu?

 

Horretarako lan egiten ari gara eta, egia esan, bezero potentzialen artean sortzen ari den itxaropena nahiko altua da.  Gure aurreikuspenak optimistak dira. Gainerakoa merkatuak esango du.

 

Pozik al zaudete lortzen ari zareten emaitzekin?

 

Gogor lan egiten ari gara eta esperientzia zoragarria izaten ari da. Enpresa froga eta prototipo txiki batzuekin hasi zen atiko txiki batean eta, orain, erakunde publiko eta pribatu oso garrantzitsuen babesa lortu dugu, besteak beste, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroarena edo Repsolena, oso programa lehiakorrak irabaziz horrela. Langileen kopurua handitu da; kontratazioak hasi dira; nazioarteko ikusgarritasun handia lortzen ari gara….beraz, azterketa oso positiboa izaten ari da.

 

Zeintzuk dira zuen erronkarik berehalakoenak?

 

Epe laburrera, gure xede nagusia da ekipoen industrializazioa amaitzea, ahalik eta lasterren ateratzeko merkatura, aurreikusitakoaren arabera, hilabete batzuen buruan. Gure erronka nagusia da bezeroei behar dutena ematea eta, une honetan, teknologia eskatzen ari dira.

 

Zure ustez, zein da arrakastaren formula?

 

Topikoa dirudien arren, nik uste dut gakoa zure proiektuan sinestea eta horri eustea dela. Jakina, merkatuaren premietara egokitutako proiektu on bat horretarako abiapuntu bikaina da.  Gauza batzuk hasieran ez dira espero dugun bezala ateratzen; beti daude arazoak eta, askotan, bidea ez da erraza.  Hala ere, proiektuan sinesten baduzu eta horri eusten badiozu, azkenean, dena doa aurrera.

 

Zein gomendio emango zenizkieke negozio bat ekiteko erabakia hartzear daudenei?

 

Aurreko erantzunari jarraiki, nire ustez, oso garrantzitsua da babesak lortzea hasieratik eta kalera ateratzea.  Gaur egun, ekintzaileak babesteko hamaika programa daude, erakusleihoan kokatzen zaituztenak eta ikusgarritasuna ematen dizutenak.  Ideiarik eta proiekturik onenak eduki arren, kalera ateratzen ez bazara… Asko lan egitea ere bada oso garrantzitsua.