Topaketan, hainbat startup sortu dituen eta estatu eta nazioarte mailako enpresen kontsultore den David Bonillak hartu du parte
Barakaldon, 2018ko maiatzaren 10ean.- BIC Bizkaia Ezkerraldearen Ilgner espazioak, hainbat startup sortu dituen eta estatu eta nazioarte mailako enpresen kontsultore den David Bonilla ekintzailea jaso du gaur goizean. Product Management izenekoaren arloan duen esperientzia bertaratu diren guztiekin konpartitu du.
Topaketan, Bonillak Product Manager izenekoaren figura aztertu du, bere egiteko eta lan arlo nagusiak, eta aldi berean zenbait kasu erreal azaldu ditu. Bertaratutakoek, euren eguneroko jardunean aplika daitezkeen datu baliotsuak eskuratu ahal izan dituzte.
Bonillak 15 urteko ibilbide profesionala du eta, adierazi duenez, “prestakuntza hoberena esperientzia dela erakutsi diote”. Hori dela eta, bere helburuen lorpenari buruzko beste gogoeta bat egin du: “Zer gertatu ote litzatekeen ahalegindu izan banintz?”. Horrela, hizlariak behin eta berriro azpimarratu du arriskuak hartzearen eta talde on batekin egitearen garrantzia.
Bonillak bere “Bonillaren legeak” izenekoetan islatu ditu bizitza ikusteko eta ekintzailetza ulertzeko modua. Ironiaz eta esperientziaz betetako hamaika aholkuak www.bonillaware.comwebgunean biltzen ditu.
Amaitzeko, Bizkaira etortzeak oroitzapen eta sentimendu bikainak ekartzen dizkiola azpimarratu du. Izan ere, esan duenez, “Euskadira, eta Bizkaira bereziki, etorri naizen bakoitzean jaso dudan maitasun guztia itzultzea nahi dut. Hemen aurkitu dudan bakarra erraztasunak izan dira, gauzak egiteko gogoz datorren edozeinentzat”.
Bizkaia Open Future_
Bizkaia Open Future_, Bizkaiko sektoreari eraldaketa digitalean laguntzeko Telefónicak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatu duten ekimena da. Programa industria osoari zuzenduta dago orokorrean, eta toki eta nazioarte mailako talentu ekintzailearen eta Lurraldeko industria enpresen arteko lotune gisa lekutu da.
Bizkaia Open Future_, alde batetik, Barakaldon dauden BIC Bizkaia Ezkerraldeko instalazioetan dagoen espazio fisikoaren bitartez egituratzen da, eta, bestetik, Telefónica Open Future_ plataforman oinarritzen den espazio birtualaren bitartez. Ekimenaren euskarriak hauek dira: Bizkaiko erreferentziazko enpresek, ekimenarekin erlazionatutako berrikuntza ekosistemak konpondu beharreko benetako negozio erronkak planteatzen dituzten berrikuntza irekiko programa; teknologia arloko startupek eta enpresa txiki eta ertainek euren enpresa proiektua sendotzen duten merkataritza azkartze programa; eta zenbait hitzaldiren bitartez ezagutza eta esperientziak konpartituko diren ekintzailetzarako eta sentsibilizaziorako programa.