Sektorean aitzindaria den ekitaldia datorren apirilaren 21ean egingo da Ilgner Eraikinean, eta surf profesional hoberenak elkartuko ditu, jende guztiarentzat jardueraz beteta egongo den jardunaldian

Doako ekitaldia jende guztiarentzat zabalik egongo da, baina beharrezkoa izango da aurretik izena ematea www.singlequiver.com webgunean, leku kopurua mugatua baita

Barakaldon, 2018ko apirilaren 19an.- BIC Bizkaia Ezkerraldearen Ilgner Eraikinak surfaren industriaren Single Quiver sarien lehen edizioa jasoko du datorren larunbatean, apirilaren 21ean.

Ekitaldi aitzindaria izango da, eta bertan kirol horretako profesional hoberenek hartuko dute parte, surflariak, shaperrak, industriako enpresariak, zaleak, senideak eta adiskideak elkartzeko xedez.

Jardunaldiaren egitaraua hau izango da:

·         11:00-13:00, Nazioarteko Clayton Nienaber surflariak eskainiko duen surf Clinic-a (gonbidapenarekin)

·         16:00 – 17:00, Spinetek-en aurkezpena industriako profesionalentzat (gonbidapenarekin)

·         19:00 – 20:00, “Surfing the Basque Country” liburuaren aurkezpena, Javier Amezagaren eskutik

·         20:00 – 21:00, “Surfaren industriaren Single Quiver sarien lehen edizioko” sarien banaketa

·         21:00etatik aurrera, sushi eta garagardo dastatzea

Sariei dagokienez, hauek dira kategoriak: Urteko nazioarteko surflari hoberena (gizona), Urteko nazioarteko surflari hoberena (emakumea), Urteko promesa gazte hoberena (gizona), Urteko promesa gazte hoberena (emakumea), Argazki hoberena, Entrenatzaile hoberena, Berrikuntza eta garapen saria eta Instagram hoberena.

Epaimahaia, surfaren industrian ibilbide luzea duten profesionalek osatuko dute, Adrián Fernández Valderramak, Borja Romerok, Craig Sagek eta Aritza Saratxagak.

BIC Bizkaia Ezkerraldetik, Iñaki Calvo zuzendari gerenteak adierazi duenez, “gure eraikinean dagoen enpresa batek horrelako ekitaldi bat gure instalazioetan antolatzeak ilusio berezia sortzen digu. Ekintzailetzaren eta berrikuntzaren aldeko apustua egiten dugu eta, argi eta garbi dago surf industriaren sarien lehenengo edizio hau horren adibidea dela”.

Surf zaleen artean aitzindaria den ekitaldi horretara joatea nahi duten pertsonek www.singlequiver.com webgunearen bitartez erregistratu beharko dute (leku kopurua mugatua da). Sarrera doakoa da.