Barakaldoko Udalak eta Volvemos.org-k Herriratzeko aukerei buruzko I. topaketa antolatu dute.  Abenduaren 20an egingo da BIC Bizkaia Ezkerraldea enpresak garatzeko zentroaren atarian, eta, bertan, administrazio publikoek, enpresek eta herriratu nahi duten emigranteek hartuko dute parte. Topaketarako sarrera doan eta librea da.

Aipatu topaketa Volvemos.org-k Nordic Basque-rekin batera sustatutako eta Barakaldoko Udalak finantzatutako Volvemos a Barakaldo proiektuaren barruan dago.  Emigratzaile barakaldarren eta beraien jaioterriaren arteko lotura sendotzea da helburua, eta horretarako, herriratu nahi duten emigratzaileen elkartea suspertu eta beharrizanak ezagutzeko komunikazio erraza ezarriko da:  Investigación emigrantes Barakaldo

Proiektuak Barakaldora eta Ezkerraldera itzultzeko aukerak sortzen ditu, herriratu nahi duten profesional emigratzaileen eta nazioarteko talentua eskatzen duten tokiko enpresen arteko harremana bultzatuz. Horretarako, itzulerarekin edo herriratzearekin konprometitutako Enpresen mapa bat sortu da, nazioarteko esperientzia dutenentzako lan-eskaintzak argitaratzen dituzten enpresena hain zuzen:  Enpresen mapa eta lan-eskaintzak.

Proiektuak emigratzaileentzako skype bidezko aholkularitza ere eskaintzen du, eta GGBB-etako adituek talentuari eta atzerrian lortutako trebetasunei balioa ematen lagunduko diete.  Gainera, lana bilatzeko gomendioak eta aholkuak ere emango dizkiete: Skype bidezko aholkularitza saioak.

Barakaldoko alkate Amaia del Campo izango da datorren asteazkenean ongietorria emateko egingo den ekitaldiko buru. “Instituzioek babesa eman behar diegu azken urteotan Barakaldotik irten behar izan duten herritarrei baliabideak eskaini nahi dizkieten ekitaldi garrantzitsuei, gure gazteen talentua berreskuratu, eta gure herrialdean izateko” adierazi du alkateak.

“Ziur gaude, lehenengo topaketa honek harreman iraunkorren oinarriak ezarriko dituela, eta eskualdeko enpresen eta emigratzaile barakaldarren artean etorkizuna ere garatuko dela” adierazi du BIC Bizkaia Ezkerraldea zentroko zuzendari kudeatzaile Iñaki Calvok.  Herriko talentuari garrantzia emateko modu egokia dela uste dugu. Horrelako ekintzak bultzatzea baino ez dugu, Barakaldo, eta, beraz, eskualdea ere hazteko modu bat delako.

I. TOPAKETA, ABENDUAREN 20AN

Abenduaren 20an, 10:00etatik 15:30era, BIC Bizkaia Ezkerraldea zentroaren ataria egingo den talentua Herriratzeko aukerei buruzko I. topaketa hau proiektuaren funtsezko mugarria da.  Administrazio publikoek, enpresek eta herriratu nahi duten emigratzaileek parte hartuko dute topaketan jardunbide egokien eta networking gunea sortuz.

●     10:00 – 10:15: Barakaldoko Alkatearen ongietorria

●     10:15 – 10:45: Volvemos a Barakaldo proiektuaren emaitzak

●     10:45 – 12:15: Mahai-ingurua: “Herriratzeko aukerak”

○   Inguralde

○   Muon Systems

○   PCB

○   Barakaldoko emigratzaileak

●     12:30 – 14:00: Mahai-ingurua: “Herriratzeko politika publikoak”

○   Bizkaia Talent

○   Lanbide

○   Gaztela eta Mantxako gobernua

●     14:00 – 15:30: Luncha eta networkinga

Komunikabideetarako oharra: 9:45ean, Barakaldoko alkateak eta Volvemos.org-ko ordezkariek topaketaren aurreko adierazpenak egingo dituzte, eta topaketak irauten duen bitartean, komunikabideek administrazio publikoetako eta enpresetako hizlariekin, bai eta emigratzaileekin ere egoteko aukera izango dute galderak egin eta argazkiak atera ahal izateko.