Yuzz Barakaldo 2017 programak irabazleak ditu dagoeneko. Sari nagusia Alex Ramos SwiftFlast plataforma digitalaren CEOrentzat izan da. Horri esker, ikasleek bizilekua alokatu dezakete ikasiko duten hiri edo herrialdean, adibidez, Eramus ikasleek. Lehen saria Silicon Valleyerako bidaia izango da, beste 49 Yuzz zentroen irabazleekin.
Silicon Valleyeko abentura horretan gazte ekintzaileek Google, Facebook eta LinkedIn enpresetako egoitzak; Berkeley eta Standford unibertsitateak, eta Spain Tech Centre, Banco Santanderrek, ICEX-ek eta red.es-ek sustatutako erakundea, besteak beste bisitatuko dute.
Baina hemen ez dute amaituko. Izan ere, San Frantziskotik bueltetatzen direnean, epaimahai batek azken hiru irabazleak eta Yuzz Teknologia Disruptiboa Berritzailea eta Yuzz Emakumea sariak ezagutzera emango ditu. Barakaldoko zentroan hauek dira finalistak azken bi sari horiek jasotzeko: David Méndez Mateos, Bioket S.A. plataformarekin (Bioqueroseno planta), eta Amaya Baliño Sanz, Law in Progress pataformarekin.
1.200 gazte hasi ziren Yuzz “Jóvenes con ideas” VIII. edizioan, CISEk (Centro Internacional Santander Emprendimiento) zuzenduta, Banco Santanderren laguntzarekin. Barakaldoko zentroa BIC Bizkaia Ezkerraldean dago kokatuta eta Deustuko Unibertsitatearen eta SPRIren laguntza ere jasotzen du. Parte hartzaile guztiek euren ideiak aurrera eramateko laguntza izaten dute bost hilabete zehar: tutoreak, aholkularitza, materiala….