Santander Yuzz “Jóvenes con ideas” programak sari berri bat izango du INDRAren esku: “YUZZ Innovación tecnológica disruptiva”, teknologia eta produktu berritzaile eta disrptiboak sustatzeko saria.
Ekimen berri hau VIII. Santander Yuzz programaren 1300 parte hartzailek jasotzen duten beste sarietara batzen da. Hilabete honetan euren proiektuak zentro bakoitzeko epaimahaiari aurkeztuko dizkiete eta Yuzz Barakaldo zentroan ekainaren 27an izango da BIC Bizkaia Ezkerraldea.
Sari berri hau 50 zentroetan garatutako proiektu berritzaileen artean banatuko da eta irabazleak 3.000 euro jasoko ditu, eta Indraventures profesionalen esku, aholkularitza zerbitzu bat. Horri esker proiektuaren arrakasta handitzeko aukera izango du irabazleak.
Zentro bakoitzeko finalista bat aukeratuko da eta batzorde batek 5 proiektu hautatuko ditu. Silicon Valleyera egindako bidaia eta gero, YUZZ sarietako ekitaldian INDRAren proiektu irabazlea jakinaraziko da, bai eta emakumeei ematen den sari berezia eta Estatu mailako 3 irabazleak.