Proiektu berritzaileen garapenerako finantzaketa ereduak protagonista izan diren Casual Friday Meeting ekimenaren XVI. edizioan, martxoaren 17an egindako ekitaldia. Honakoan, BIC Bizkaia Ezkerraldeak Oscar Ugarte Seed Capital Bizkaiko, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia eta Lurralde Garapen Sailaren esku dagoen Foru Sozietateko, zuzendaria gonbidatu zuen Seed Capital Bizkaitik enpresei eskaintzen dituzten finantzaketa eta inbertsio ereduak aurkezteko.
Zein nolako zerbitzuak eskaintzen ditu Seed Capital?
Arrisku-kapital erreminta eskaintzen die Bizkaiko enpresei, bai enpresa baten akzioduna izaten, bai partaidetza-mailegu batekin.
Zein nolako enpresa eta enpresa proiektuei zezentzen dira Seed Capitaleko zerbitzuak?
Seed Capital Bizkaiak kudeatzen dituen inbertsio-funtsak duela gutxi sortutako enpresa txikiei eta sendotutako enpresei zuzentzen dira.
Zein abantailak eskaintzen ditu Seed Capital Bizkaiak?
Finantza-tresna erakargarriak eskaintzen ditugu, kostu interesgarriarekin eta osagarriak merkatuko beste finantza produktu batekin.
Nola lortu daitezke Seed Capitaleko finantzaketa ereduak?
Oso erraza da. Seed Capitaleko taldearekin harremanetan jarri Seed Capital Bizkaia webgunearen bidez, 94 416 22 23 telefonoan, seedcapitalbizkaia@bizkaia.eus helbide elektronikoan edo gure bulegoan Sabino Arana, 8, 5. solairua (Bilbao). Prozesua desberdina izango da proiektuaren arabera eta bi aldeen artean hitzartzen den produktuaren arabera.
Zein ezaugarri bete behar dituzte enpresek?
Enpresaren arabera ezaugarriak desberdinak dira: finantzaketa beharrizana, sormen data, zein nola berritzailea den… Hau guztiau kontutan izanda, inbertsio-funtsa bat edo beste izango du.
Zenbat enpresekin lan egiten du gaur egun Seed Capital Bizkaiak?
50 enpresa baino gehiago.