Aukerak agertzen direnean hartu behar dira, horregatik, ekintzaileek elevator pitch bat dute prestatuta.
Edozein ekintzaile bezala, YUZZerrak euren proiektuaren garrantziaz konbentzitzeko gai izan behar dira minutu batean. Modu erraz batean elevator pitch bat egitea beharrezkoa da startup bat aurrera egiteko, horregatik, hitzaldi labur eta egoki hori praktikatzeko xedez, YUZZerrek #esteesmiPitch erronkari aurre egin behar izango diote hilabete honetan.
Elevator Pitch, igogailuaren hitzaldia
Elevator pitch bat hitzaldi oso labur bat da, proiektuaren garrantziaz jabetzeko eta ekintzaileen jakin-mina erakartzeko helburuarekin. Denbora oso laburrean arreta erakartzeko eta nor zaren ezagutarazteko gai izan behar zara, bai ideia nagusia, bai konpontzen duen beharrizana.
Bazkideak, inbertsoreak eta kolaboratzaileak lortzeko hau bezalako hitzalditxoa prest izan behar du beti ekintzaile batek. Hauek dira elevator pitch arrakastatsu bat izateko kontutan hartu behar dituzun aholkuak.
“Este es mi pitch” erronka
YUZZerren hilabete honetako erronka honakoa da: gehienez bi minutuko elevator pitch bat grabatu behar dute. Zentro YUZZ bakoitzean, ikastaroaren partehartzaileek euren kideek grabatutako bideoak bozkatuko dituzte, eta horietatik bi hautatu behar dituzte zentroaren bozeramaile moduan. Hautatutako proiektu bakoitza YUZZday ekimenean izango den finalera heltzeko lehiatuko da.
YUZZday Pitch Competition-ean irabazle denak YUZZ programaren Silicon Valley-era egingo den azken bidaia egiteko pase zuzena izango du.
2016ko edizioan, YUZZ Barakaldoko (BIC Bizkaia Ezkerraldean) Fernando Civeira, Wanafest proiektuarekin, YUZZday 2016ko finalean parte hartzeko hautatuetako bat izan zen.