BIC Bizkaia Ezkerraldeak Casual Friday Meeting izenekoak berreskuratu ditu, eskualdean enplegu egonkorra eta aberastasuna sortzen lagunduko duten finantzaketa ereduak hurbiltzeko xedez. Oraingo honetan, Crowdworking Ilgnerren egindako ekimenean Oscar Ugarte Seed Capital Bizkaiko, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia eta Lurralde Garapen Sailaren esku dagoen Foru Sozietateko, zuzendariak hartu du parte, eta Seed Capital Bizkaitik eskaintzen dituzten finantzaketa eta inbertsio ereduak eta Lurralde Historikoan proiektu berritzaileen garapenean sortzen dituzten aukerak aurkeztu dizkie bertaratuei.
Casual Friday Meeting-en XVI. edizioarekin ekimena finkatu egin da erreferente gisa eskualdeko enpresa eta ekonomia ingurunean, eta ezinbesteko ekitaldia bilakatu da ekintzailetzaren sektorean. Horrela, BIC Bizkaia Ezkerraldea horrelako aukerez baliatzen da Ezkerraldeko eta Meatzaldeko enpresarien arteko lankidetza sustatzeko eta, horrez gain, euren proiektuak bertaratuei aurkezteko aukera eskaintzen die Ilgner eraikineko inkubagailuan dauden enpresei, enpresa alorreko ekimenak eta jakin-minak mahai gainean jartzeko.
Horrela, Iñaki Calvo BIC Bizkaia Ezkerraldeko zuzendari gerenteak, hau adierazi du: “horrelako ekitaldien bitartez eskualdeko enpresak bultzatzen jarraitu nahi dugu, gure ingurunean enplegu egonkor eta aberastasun sortzaile gisa. Casual Friday Meeting-ek balioan jartzen dituzte pertsonak, beraiek izan daitezen ezagutzak eta esperientziak partekatuko dituztenak, eta guztion artean hazten eta aurrera egiten jarrai dezagun”.
Horrez gain, Casual Friday Meeting-ak, hainbat sektoretako espezialistek euren esperientziak eta garapenerako aukerak mahai gainean jartzeko agertoki bilakatzen dira. Calvoren iritziz, “aukera bikaina dira ekintzailetzaren alorrean zenbait hazkuntza modu ezagutzeko. Kasu honetan, Seed Capital Bizkaiak bertaratuak prestatuko ditu proiektu berritzaileen finantzaketari dagokionez, hori baita gure enpresa sarearen aurrean dugun funtsezko konpromisoetako bat”.
BIC Bizkaia Ezkerraldeko zuzendari gerentearen hasierako aurkezpenaren ondoren, Oscar Ugartek Seed Capital Bizkaia foru sozietatearen abantailak aurkeztuko ditu, enpresa proiektuen edo enpresa sortu berrien finantzaketaren eta inbertsioaren alorrean, martxan jartzeko eta jarduera abiarazteko, eta baita dagoeneko existitzen diren enpresa txiki eta ertainetan, haien garapenerako eta hedapenerako. Oscar Ugartek azaldu duen bezala, “Seed-ek arrisku-kapitaleko zenbait produktu garatu ditu, Bizkaiko enpresa txiki eta ertainen finantza behar mota guztietarako. Hori guztia dela eta, eta konpainia dagoen estadioa kontuan izanda, Seed Capital Bizkaiak maileguak edo Start up-etan kapital sartzeak aktiba ditzake, dagoeneko finkatuta dauden enpresa txiki eta ertainetan, nazioartekotze proiektuetan eta hasi berriak diren alorretan, gizarte berrikuntza proiektuen arloko ekintzailetzan, besteak beste”.
Casual Friday Meeting-ak
Orain arte, Casual Friday Meeting-ek hauen hitzaldiak jaso dituzte: B+I Strategyko bazkide zuzendaria den Sabin Azuarena, etorkizuneko estrategia iraunkorrei buruzkoa; Bilboko Etxanobe Jatetxeko sukaldari-burua eta jabea, Anboto mendiaren oinetan dagoen Akebaso baserriaren zuzendaria eta Euskalduna Jauregiko ostalaritza aholkularia den Fernando Canalesena, enpresa ekintzailetzaren alorrean duen esperientziari buruzkoa; estrategian, kudeaketan eta nazioartekotzean aditua den Paco Lainezena, ideiak sortzeko teknikei buruzkoa; Klapena, indarra hartzen ari diren sektoreetan enpresa produktu berriak martxan jartzeari buruzkoa; BEAZeko zuzendari nagusia den Ainara Basurkorena, Bizkaia Mentoring Network, Bizkaiko startup-en eta enpresa txiki eta ertainen esku jarritako enpresa mentoreen sarea, ekimena aurkezteko; Banco Sabadellen BSTARTUP Bizkaia programaren zuzendaria den Gabriel Lópezena, enpresa gazte berritzaileei eta teknologikoei euren proiektuen garapenean laguntzeko ekimena aurkezteko. Orain, Seed Capital Bizkaiak eskaintzen dituen garapen aukerak aurkeztu dituen Oscar Ugarte gehitu zaie.