Ezkerraldeko eta Meatzaldeko ekintzailetzaren apustuan, BIC Bizkaia Ezkerraldeak eskualdeko proiektu eta enpresa gazteentzako aukerak bilatzen ditu etengabe. Zentzu honetan, ekainaren 24an, enpresa zentroak Gabriel Lopezen, Banco Sabadellen BSTARTUP Bizkaia programaren zuzendariaren, bisita izan zuen XV Casual Friday Meeting ekitaldia dela eta.
Topaketa honetan BSTARTUP Bizkaia programaren ekintzailetzarako laguntzen nondik norakoak ezagutzeko aukera izan genuen, bai eta enpresa esperientziak partekatu genituen bertaratutakoen artean.
XV Casual Friday Meetinga eta gero Gabriel Lopezekin hitz egiteko aukera izan genuen, BSTARTUP programari eta gure eskualdearen egoerari buruz.
BIC Bizkaia Ezkerraldeak eta BSTARTUP programak non uztartzen dute euren lana?
BIC Bizkaia Ezkerraldearen lana beharrezkoa da ekintzaileek euren ideiak negozio eredu bihurtzeko, eta gainera askotariko zerbitzuak duen kokapen fisikoa eskaitzen du. BSTARTUPen eta BIC Bizkaia Ezkerraldearean arteko lankidetza askotarikoa da; izan ere, finantzaketa bakarrik baino askoz gehiago eskaini dezakegu elkarrekin, adibidez, zerbitzuak eta aholkularitza gai askotan, e-commerce-an eta internazionalizazion, besteak beste.
Zer nolako zerbitzuak eskaintzen ditu BSTARTUP programak?
BSTARTUP programak hiru bidetik eskaintzen ditu laguntzak:
– Bulego espezializatuek finantzaketa eta startupen beharrizanei zuzendutako zerbitzuak eskaintzen dituzte. Gainera, negozio-ereduak eta beharrizanak aztertzen ditugu.
– BSTARTUP 10 Banco Sabadellen kapital bidezko inbertzio programa da. Bertatik milioi bat euro bideratzen ditugu urtero, 10 proiektu aukeratzen ditugu eta bakoitzari 100.000 euro ematen dizkiogu. Horietatik, 80.000 euro kapital bidezko inbertzioa da (%5 eta %10aren arteko parte hartzea izaten dugu) eta 20.000 euro bizkortze eta goi mailako programa batentzako (BS Capital, Innovación, BStartup, Inspirit eta Dídac Lee garatutakoa). Company building lana egiten dugu, gehienbat lan komertziala eta hasierako sorketa lana.
– INNOVACIÓN COLABORATIVA programak Banco Sabadellen berrikuntza digitalaren erritmoa handitu nahi du eta sektore finantzeroarekin harremana duten startupei zuzenduta dago.
Zein enpresei zuzentzen zarete?
Startup eta enpresa gazte berritzaileei eta teknologikoei zuzenduta dago BSTARTUP programa. Izan ere, BSTARTUP10 eta INNOVACIÓN COLABORATIVA programek proiektu digitalei zuzenduta daude batez ere.
Zenbat eta nola enpresa parte hartu eta parte hartzen dute Bizkaiko programan?
Programa 2013an jarri zen martxan eta handik hona, 50 startup eta enpresa baino gehiagorekin aritu gara lanean, bai hasierako bai garapena faseetatik. Denetariko proiektuak ezagutu ditugu: digitalak, robotica, industria 4.0, zerbitzu pertsonalak, ekonomia kolaboratiboa, etab.
Enpresa ezagunik?
Oso harro nago ezagutu eta babestu ditugun enpresa guztiekin, talde eta proiektu ikaragarriak eta ilusioz beterikoak. Denek gure goraipamena merezi dute nahiz eta garapen fase derberdinetan egon. Denak batzeko lan jardunaldia antolatzeko ideaia eman didazue oraintxe.
Ezkerraldea eta Meatzaldeko industria eta enpresa berrikuntza eta ekintzaileak babestea, eskutik doaz?
Dudarik gabe. Krisi honek argi utzi digu lehengo negozio-ereduak ez direla itzuliko, eta beste batzuk eraldaketak izaten ari dira. Industia tradizionala eta startupen arteko kolaborazioa beharrezkoa da garapenerako (Industria 4.0 hor dugu, adibidez). Ezkerraldea eta Meatzaldea Bizkaiko ekonomia berriaren protagonistak izan behar dira beti izan duten enpresa eta ekintzailetza tradizioagatik.
Ekintzailetza Ezkerraldearen eta Meatzaldearen, eta orduan Bizkaiaren, etorkizuna da?
Gure gizartea aurrera egiteko, bai giza bai ekonomia arloan, dugun talentu osoa aprobetxatu behar dugu (badago eta asko gainera). Ekintzailetza bultzatu behar dugu heziketaren hasierako faseetatik eta ekintzaileei euren ideiak garatzeko laguntzak ematen. Hori izan behar da ekintzaile ekosistemaren parte hartzaileen helburua eta ardura.