Yuzz Barakaldo 2016 programaren irabazleak ezagutu ditugu dagoeneko. Ostegunean final handia ospatu zuten BIC Bizkaia Ezkerraldean eta lehen saria Leire Ahedo Biologia ikaslearentzako izan zen; lasterketarako zaldien zinetzia genetikoa aztertzeko GeNEXT proiektua izan da berea.
Leirek beste 12 proiektuekin lehiatu behar izan da eta horietatik, Fernando Civeiraaren Wanafest eta Asier Perugorria eta Gaizka Larriganen Ahunki Studio lortu zituzten bigarren eta hirugarren sariak, hurrenez hurren. Gainera, Neila eta Rebeca Sanzek lortu zuten Emakume Ekintzaileen Saria KrArt proiektuari esker. Neila Sanzi elkarrizketa.
Prestakuntza, formazio eta proiektuen garapenerako sei hilabete izan dira Yuzz Barakaldo 2016 edizioan.