Apirilaren 29an, ostiralez, 4.0 industrian lanean ari diren edo lan egin nahi duten ETE eta start-upentzat pentsatuta dagoen Bizkaia Open Future_ programan izena emateko epea amaituko da.
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónicak bultzatzen duten ekimen hau doanekoa da eta Bizkaiko 45 enpresak parte har dezaten -15 start-up eta 30 ETE- aurreikusten da.
Lehenengoei Trebakuntza eta Bizkortze programak eskaintzen dizkie; ETEei Trebakuntza eta Negozio Ereduetan Berritzeko programak.
Kasu guztietan talde txikitan edo banaka lan egingo da, saioen denbora parte hartzen duten pertsonenera egokituz. Horiek horrela, aurrez aurreko saioak BIC Bizkaia Ezkerraldeko Ilgner eraikinean (Barakaldo) izango dira.
Gure ustez aukera aparta da zuk bezala bere enpresa 4.0 industriako aditu legez jarri nahi duen jendearentzat.
Bizkaia Open Future_ ekimenean parte hartu nahi baduzu, dei egiguzu telefono honetara: 94 418 41 00.
Zure zain gaude!