Bizkaia Open Future_ ekimenak industriaren digitalizazioaren prozesuan parte hartu nahi duten enpresa txiki eta ertainak bilatzeko lehen deialdia deitu du; Industria 4.0 ehun industrialera igarotzeko erraztasunak sustatu nahi du ekimen honek. Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Telefonikaren akordio bati esker martxan jarri dute, besteak beste, Bizkaiaren nortasunaren adierazgarritasuna aldarrikatzeko.
Duela egun batzuk deialdia zabaldu zela esan genuen; apirialren 22an amaituko da epea. Orain, Bizkaia Open Future_ ekimenak parte hartzeko bete behar diren baldintzak azalduko dizuegu, bai enpresa txikientzako bai enpresa ertainentzako.
Enpresa ertaina bazara…
- Bizkaian kokatua egotea
- Industriaren sektorekoa izatea
- Azken hiru urtetan batez beste miloi 1 euro fakturatu izatea
- 5 eta 50 arteko pertsonako lantaldea izatea
Enpresa txikia bazara…
- Bizkaian eratua izatea
- Haien sorkuntza egunetik bost urte ez pasa izana
- Industria 4.0 teknologia sektorean jardutea: Gauzen Interneta, Big Data, zibersegurtasuna, sistema ziberfisikoak, inteligentzia artifiziala, 3D inpresioa edo fabrikazio gehigarria, robotika, errealitate birtuala
- Gutxienez pertsona batek osatu beharko du taldea naiz eta gehitzeko aukera egongo den
- Taldekide guztiak adin nagusikoak izatea