
BIC Bizkaia Ezkerraldetik jakinarazi gura dizuegu berriro ere erabilera komuneko espazioak alokatzeko aukera eskaini dugula, mota guztietako ekitaldiak, bilerak eta prestakuntza saioak egiteko.
Hori dena, gomendatutako osasun aholku guztiak jarraituz: maskara derrigorrez erabiltzea, eskuak garbitzea, pertsonen arteko 1,5 metroko tartea eta %60ko gehieneko edukiera. Gainera, gune horien garbiketa eta desinfekzioa bermatzen da, eta gauza bera egingo da ekitaldi aretoarekin, prestakuntzarako ikasgelekin edo bilera aretoekin.