Produktuak, eragiketak eta negozio eredua digitalizazioarantz eta ingurumen-jasangarritasunerantz eraldatzeko enpresen proiektuak.
- 1. ildoa (Irekita maiatzaren 22tik uztailaren 28ra). Planak egitea eragile adituen laguntzarekin; plan horiek oinarrizko digitalizaziokoak, digitalizazio aurreratukoak edo ingurumen-berrikuntzakoak eta ekonomia zirkularrekoak izango dira.
- 2. ildoa (Irekita maiatzaren 22tik uztailaren 28ra). Oinarrizko digitalizazio-proiektuak: elektronikaren, informazioaren eta telekomunikazioen teknologia hauetakoren bat ezartzea, besteak beste: merkataritza elektronikoa, kudeaketa-softwarea, ekoizpen-prozesuak kudeatzeko sistema, logistika kudeatzeko sistemak, produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa, diseinu- eta kalkulu-aplikazioak, prozesu industrialen automatizazioa, seinaleak eta datuak integratzea enpresan, zibersegurtasuna.
- 3. ildoa (ITXITA). Digitalizazio aurreratuko proiektuak:. elektronikaren, informazioaren eta telekomunikazioen teknologia sofistikatuak aplikatzea enpresaren prozesuetan. Aplikatze horrek automatizazioa eta datu-trukea ahalbidetzen du eta, ondorioz, hobekuntzak lortzen dituzte enpresaren balioa sortzeko eremuetako batean: Adimen artifiziala-machine learning- deep learning, cloud computing, blockchain, 3D simulazioa, enpresaren balioa sortzeko prozesuen kontrol-datuak eta seinaleak integratzea, balio-kateko beste eragile batzuekin (hornitzaileak, bezeroak), pertsonaren eta makinaren arteko interakzio aurreratua, sistema ziberfisikoak, ikuspen artifiziala, IDSA edo GAIA-X metodologiak eta driver-konektoreak aplikatzea datuak prozesatzean.
- 4. ildoa (ITXITA). Ingurumen-berrikuntzaren arloko proiektuak, betiere ekonomia zirkularrarekin lerrokatuta.