Smart Industry
Aurrera goaz industria adimendunaren garapenean, teknologia transferituz Fabrikazio Aurreratuari aplikatutako EIKTen arloan.
Smart Industry laguntza Basque Industry 4.0 programaren eboluzioa da eta 300.000 eurorainoko dirulaguntzak ematen dizkie helburu hau duten ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuei: teknologia transferitzea teknologia-hornitzaileetatik enpresa industrialetara Fabrikazio Aurreratuaren arloan. Horrela, hornitzaile teknologikoetatik datozen berrikuntzak ezartzeko eta merkatuan lehiakortasuna eta posizionamendua hobetzeko beharrezkoak diren baliabideak eta tresnak eman nahi dizkiegu euskal enpresei.
Laguntza horiek industri edo industriarekin erlazionatutako arloko enpresei edo zerbitzu aurreratuetako enpresei zuzentzen zaizkie, baldin eta proiektuak garatzen badituzte euren hornitzaileekin batera Fabrikazio Aurreratuari aplikatutako EIKTen arloan, proiektu horiek demostrazio-balioa badute eta lagungarri badira EIKTen arloko I+G proiektuetatik lortutako emaitzak azkarrago merkaturatzeko.
Diruz lagundu daitezkeen proiektuak
Proiektuek arlo hauetakoren batekin lotuta egon behar dute, fabrikazio aurreratuari aplikaturiko CPS (Cyber Physical Systems) sistemen arloan:
· Cloud Computing-a.
· Adimen Artifiziala, Big Data, Analitika Aurreratua eta Business Intelligence.
· Konputazio kuantikoa.
· Robotika kolaboratiboa.
· Errealitate areagotua/Birtuala/Mistoa.
· Sentsorika, IoT, industria-komunikazioak.
· Diseinua eta gehikuntza bidezko fabrikazioa metalezko materialetan eta material aurreratuetan.
· Material eta prozesu aurreratuak erabiltzen dituzten proiektuak.
· 5G teknologiak ezartzeko proiektuak (sensorika, haririk gabeko komunikazioak, 4.0 industria, mugikortasun eta eraginkortasun energetikoko proiektuak).
- Epea: Zabalik
- Hasiera data: 2023/07/22
- Amaiera data: 2023/11/13