% 50etik gorako esportazio-jarduera duten ETEentzako itzuli beharrik gabeko dirulaguntza posizio ahulagoa duten merkatuetan enpresaren lehia-maila eta posizionamendua hobetzeko.

800.000 €-ko burtsa duen Sakondu programak, nazioartekotze-maila handia duten euskal enpresei bideratzen da, presentzia txikia duten edo presentziarik ez duten merkatuetan sartzeko (2021ean esportatutako guztiaren % 25etik beherako fakturazioa). Bere helburu nagusia da enpresen lehiakortasuna hobetzea, ikuspegi inklusiboago eta jasangarriago batetik sakonduz euren nazioarteko jardueran eta jasangarritasuna integratuz euren negozio-ereduan nahiz nazioartekotze-estrategian.

Sakondu programak itzuli beharrik gabeko dirulaguntza publikoak ematen ditu balio erantsiko zerbitzuen erabilpena sustatzeko.

Enpresa bakoitzak eskaera bakarra egin dezake, gehienez bi herrialdeetarako, eta laguntzak onartutako gastuaren % 50eraino iritsi daitezke, eta gehienez 45.000 €-koak izango dira enpresa bakoitzeko. Eskaerak egiteko epea araudiak definitutako egunean bukatuko da edo bestela funtsak agortzen direnean.