Programa Neotec 2023
Laguntzek enpresa-proiektu berriak abian jartzea finantzatuko dute, baldin eta ikerketa-jardueratik abiatuta garatutako teknologiak edo ezagutzak erabiltzea eskatzen badute eta negozio-estrategia teknologiaren garapenean oinarritzen bada.
Era berean, doktore-maila duten pertsonak enpresan sartzea lehenesten da, ezagutza xurgatzeko eta sortzeko gaitasunak indartzeko.
Laguntzak edozein teknologia- eta/edo sektore-eremutako enpresa-proiektuetara bideratu ahal izango dira.
- Epea: Itxita
- Hasiera data: 2023/02/28
- Amaiera data: 2023/04/20