Indartu 2023
Indartu programak laguntzak ematen ditu enpresa-inbertsioak egiteko, eta babes integrala eskaintzen die enplegu-aukera berriak sortzen dituzten sustatzaile berriei, diskriminazio positiboa eginaz, batik bat, Ezkerraldea handituta eta langabeziaren eragin handia duten beste eremu batzuetan dauden inbertsioak sustatzeko, bai eta Euskadiko urteko batez bestekoa baino langabezia-tasa handiagoa duten udalerrietan estrategikotzat eta lehentasunezkotzat jotzen diren inbertsioak sustatzeko ere.
Indartu 2023 programaren aurre-eskaera epea irekita
Indartu programaren aurre-eskaerak, 2023. urteko ediziorako programaren deialdia baino lehen hasitako inbertsioak diruz laguntzeko modukoak izateko aukera ematen du. Beraz, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera aurre-eskaera hau aurkez daiteke, inbertsioak hasteko aldia adieraziz. Horrela, aurre-eskaera aurkezten denetik eskaera formala egiten den arte egindako inbertsioak, programaren deialdia argitaratu ondoren, diruz lagundu ahal izango dira.
- Epea: Zabalik
- Hasiera data: 2023/01/01
- Amaiera data: 2023/12/31