Dirulaguntza-programa honen bidez, helburu hauek lortu nahi dira:
  1. Enpresa-proiektu berritzaile berriak martxan jartzen laguntzea. Proiektu horiek dibertsifikazio-jarduera eta teknologia berriei buruzko jarduera berriak ekarri behar dituzte Bizkaiko enpresen sarera. Proiektuok balio erantsi handia eta hazteko ahalmena izan behar dute.
  2. Pertsona ekintzaileei erraztea enpresa berria abiarazteko informazioa eta laguntzak; horretarako, enpresa bat abiarazteko dirulaguntzei buruzko informazioa eta behar diren laguntza eta aholkua emango zaizkie.
  3. Barne ekintzailetza bultzatzea prozesu egituratuen bidez, prozesuok bide eman behar diete enpresei, euron gaitasunak zabaltzeko; horretarako, negozio-unitate berriak sortuko dituzte, eta sustatuko dute entitatea osatzen duten pertsonen talentu ekintzailea.
  4. Enpresen hazkundea azeleratzea, jarduera ekonomikoa sortuta.
  5. Jarduerak egitea, testuinguru sozial, kultural eta ekonomikoan eta ezagutzan jardunez. Arlo akademikoan eta teknologikoan, enpresa berriak sortzearen aldeko sentsibilizazioa zabaltzea.
  6. Jarduera ekintzailea sustatzeko sistemaren eta berrikuntza- eta zientzia-sistemaren eragileekiko lankidetza sustatzea; izan ere, eragile dira ideia berriak eta enpresa berri bihur daitezkeen proiektuak sortzeko.
  7. Bizkaian lider diren enpresen eta Bizkaiko ekintzailetza-sistemaren arteko interakzioa erraztea.
Programa hau lau jardun-arloren bitartez gauzatuko da:
  • 1. arloa: Enpresa-proiektu berritzaileak garatzea.
  • 2. arloa: Enpresa berritzaile berriak.
  • 3. arloa: Ekintzailetza ekosistema sustatzea.
  • 4. arloa: Azelerazioa.