1. Dirulaguntza-programa honen bidez, helburu hauek lortu nahi dira:
a) Enpresen artean gizarte-eragin handia duen ekintzailetza berritzailea sustatzea, batetik, gizarte-erronkekin konpromisoa areagotzeko eta, bestetik, etorkizunean lehiakorragoak izateko.
b) Gizarte-eragin handiko balizko enpresa-proiektu berritzaileen kopurua gehitzea eta garatu, alderatu eta baliozkotzeko merkatuaz laguntzea.
c) Gizarte-erakundeen artean gizarte-ekintzailetza berritzailea sustatzea geroz eta berritzaileagoak eta egokitzeko gaitasun handiagoa izateko.
d) Gizarte-eragin handiko enpresa-proiektu berritzaileen eta enpresa-proiektu sozial berritzaileen ondoriozko enpresa edo negozio-ildo berriak jar daitezen bultzatzea.

2. Programa hau lau jardun-arloren bitartez gauzatuko da:
— 1. arloa: Gizartean eragin handia duten enpresa-proiektuak egiaztatzea.
— 2. arloa: Gizartean eragin handia duten enpresa-proiektu berritzaileak garatzea.
— 3. arloa: Gizartean eragin handia duten enpresa-berriak.
— 4. arloa: Enpresa-proiektu sozial berritzaileak gizarte-erakundeentzat.