Elkartu
500.000€ diru-laguntzetan nazioartekotze-jarduerak modu jasangarrian eta lankidetzan garatzen dituzten Euskadiko elkarte eta enpresa-lankidetzako taldeentzat.
ELKARTU programaren laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntza publikoak dira, eta helburutzat dute enpresa arteko lankidetza bultzatzea nazioartekotzearekin eta aliantzen sustapenarekin lotutako proiektuetan, eta garapen jasangarria sustatzea nazioartekotze-prozesu osoan.
Horrela, Elkartu laguntza-programaren bidez, elkartearen jarduera ekonomikoa eratzearekin eta garatzearekin lotutako gastu batzuk diruz laguntzen ditugu, lankidetzaren bidez nazioartekotze-prozesuari ahalik eta modu seguru eta arrakastatsuenean aurre egiteko behar diren baliabideez hornitzeko.
- Epea: Zabalik
- Hasiera data: 2023/07/22
- Amaiera data: 2023/10/31