Oinarri hauen helburua da barne-ekintzaileen laguntza arautzea Euskal Autonomia Erkidegoan heltzeko eta abian jartzeko prozesu osoan zehar, euskal enpresen barruan egindako ekintzailetza-jarduera kontuan hartuta, enpresa-proiektu berriak bultzatzeko. Barne-ekintzailetzako proiektu horiek enpresaren egungo jarduera dibertsifikatzea izan behar dute helburu, berritzaileak eta/edo oinarri teknologikokoak izan behar dute, industria-produktuari/-prozesuari lotutako industriakoak eta/edo zerbitzuetakoak izan behar dute, eta EAEn dauden Enpresa eta Berrikuntza Zentroren (BIC) baten babespean egon behar dute.

Laguntza hori honela gauzatuko da:

0. ILDOA: Negozio berriak sortzeko plan bat garatzeko laguntza, barne hartuko dituena jarduera ekonomiko berriak sortzeko sustapen jarraitu eta sistematizaturako beharreko printzipioak, antolakuntza-kultura, sistematika eta lankidetzak. Horren emaitza izango da enpresarentzat lehentasunezkoa izango den aurretiazko analisi bat, 1. ildoan aurkezteko.

1. ILDOA: Enpresari lagun egin ideia heltzeko eta enpresako plana egiteko prozesuan.

2. ILDOA: 1. ildoko barneko ekintzailetza-proiektuek sortutako enpresa berrientzako laguntza, zehaztutako enpresako plana gauzatzeko behar diren inbertsioen finantzaketa errazago eskuratzeko.