2023ko Industrialdeak
1. Diruguntza-programa honen bidez, helburu hauek lortu nahi dira:
a) Industrialde berean dauden enpresen arteko elkartegintza bultzatzea.
b) Industrialdeak modernizatzeko, egokitzeko eta hobetzeko kudeaketa- eta jarduketa-planak egiten laguntzea.
c) Industrialde bateko enpresen eta industrialdea kokatuta dagoen udalerriko toki-erakundearen arteko lankidetza publiko-pribatua sustatzea, haren kudeaketa hobetzeko.
d) Lurraldeko industrialdeak modernizatzen, egokitzen eta hobetzen lagunduko duten inbertsioak egiten laguntzea, enpresen, industrialdeen eta horiek dau- den udalerri eta eskualdeen lehiakortasuna eta ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-iraunkortasuna sustatuz.
2. Programa hau bi jardun-arloren bitartez gauzatuko da:
— 1. arloa: Elkarteak sustatzeko eta industria-poligonoen kudeaketa- eta jarduketa-planak egiteko dirulaguntzak.
— 2. arloa: Industrialdearen Jarduketa Planean aurreikusitako modernizazio, egokitzapen eta hobekuntzarako inbertsioak egiteko dirulaguntzak.
- Epea: Itxita
- Hasiera data: 2023/05/10
- Amaiera data: 2023/06/10