We Are Testers bezeroen eta kontsumitzaileen ezagutzan sakontzeko teknologia garatzen eta aplikatzen duen startup bat da eta SPRI, IVT eta Elkargi erakundeen artean sinatutako Aurrera finantziazio-programaren Euskadiko lehenengo operazioa itxi egin du.   Enpresaren Komunikazioen Kudeatzaile Nagusia den Josu Rodrigok oso positiboki balioztatzen du programa hau, baita BIC Bizkaia Ezkerraldearen haztegian egon izana ere. Izan ere, adierazi du hori dela ekintzailetza sustatzeko ekimen publikorik onenetariko bat.

 

Nolakoa izan da operazioa? Zertan datza programa?

 

Operazio arina, azkarra eta erraza izan da. Betekizunak betetzen genituen eta, zentzu horretan, ez da inolako arazorik egon.

Epe luzerako mailegu bat da eta gu bezalako ETE eta startup enpresei dago zuzenduta, hau da, enplegua sortzeko konpromisoarekin jarduera ekintzailea garatzen dutenei.

 

Zer iruditzen zaizue programa hau? Zertan lagundu dizue?

 

Finantziazio-iturri guztiak dira gutxi gurea bezalako proiektuentzat, hau da, produktu berrien garapenean etengabeko inbertsioa behar duten proiektuen kasuan.  Horregatik, azkar eskuratu ahal izan ditugu baliabide ekonomikoak eta hazten jarraitzeko inbertitu ditugu horiek berehala.

 

Zure ustez, beharrezkoa al da honelako programak garatzea lurraldean enpresak sustatzeko?

 

Zalantzarik gabe, finantziazioa faktore giltzarria da proiektu bat abiarazi eta garatzeko. Gure kasuan, proiektua talde sustatzailearen auto finantziazioarekin hasi zen eta, apurka-apurka, jardueraren garapenari esker, hazi egin da.  Hori funtsezkoa da baliabide berriak erakartzerakoan, hain zuzen ere, segurtasuna ematen duelako.

 

Zertan datza zuen “We are Testers” izeneko proiektuak?

 

Gure enpresa definitzen dugunean, gustatzen zaigu esatea bezeroen eta kontsumitzaileen ezagutzan sakontzeko teknologia garatzen eta aplikatzen duen enpresa bat garela.

Produktuak garatzen ditugu eta zerbitzuak eskaintzen dizkiegu enpresei, zehazki, datuak eta informazioa ematen dizkiegu aukeratzen dituzten bezeroen gustuei, lehentasunei eta jokabideei buruz, besteak beste. Horrela negozio-aukera berriak identifika ditzakete, horien beharretara egokitu, etab.

Hasiera batean, plataforma bat sortu genuen online, inkestak egiteko tresna bat eta milaka kontsumitzaileek osatutako mikro segmentatutako erkidego bat integratzen dituena; kontsumitzaileek pizgarri bat aldatzeko behar horiei erantzuten diete.  Hain zuzen ere, hortik dator gure izena “Somos testers”, gure erkidegoak frogatu eta balioztatu egiten dituelako, besteak beste, negozio-ideiak, webguneak, aplikazioak, produktuak edo zerbitzuak, funtsean, imajina dezakegun edozein gauza.

 

Gaur egun, produktu berriak garatzen ari gara, datu eta informazio baliagarriak lortzeko eta gure bezeroek negozio-erabaki zuzenak har ditzaten.

Nolakoa izan da zuen enpresa-ibilbidea?

Hasieran, 4 pertsona bakarrik geunden proiektuan murgilduta eta, orain, bi urteko jarduera garatu ostean, 13 pertsona inguru daude  lanean proiektuan.  Berriki gehitu ditugu inbertsiogile berriak akzioduneriara.

Ez diogu produktu eta zerbitzu berriak gehitzeari uzten, ezta gauzak egiteko modu hobeago batean pentsatzeari ere.  Egunero ikasten dugu. Zailtasunak gainditu ditugu eta, pixkanaka, gure buruari jartzen dizkiogun helburuak lortzen ditugu. Urrats txikiak ematen ditugu eta beti daukagu handinahia.  Denbora, esfortzu eta arreta ugari jartzen dugu xehetasun bakoitzean eta egiten dugun guztian.

 

Zer espero duzue epe laburrera/luzera?

Gure xede nagusia da ahalik eta lasterren lortzea errentagarritasuna.  Askotan esaten da startup asko bizi direla etengabeko finantziazio-txanda horietaz, hau da, ohiko jarduerarekin baliabide nahikorik sortzen ez dutela.  Baina guk ez dugu hori nahi.  Jakin badakigu hazkunde azkarra bermatzen duen eredu bat aurkitzeko baliabide ekonomiko ugari behar direla eta finantziazio-txandak direla hori lortzeko bidea.  Horrez gain, uste dugu hori ez dela bide bakarra eta negozioak baliabideak sortu behar dituela hazkunde hori ahalbidetzen duen finantziazioa osatzeko.

 

Zer da gainerako enpresengandik bereizten zaituena?

Alde nagusia lotuago dago negozioak eta abaguneak ulertzeko moduarekin eta ez hainbeste “negozioekin”; izan ere, merkatuan badaude jadanik gurearen antzeko irtenbideak.

Hasieran, premia bat identifikatzen dugu eta hori negozio-aukera bihurtzeko modua bilatzen dugu.  Beti lan egiten dugu premisa honen pean: merkatuak “azkar” baliozkotzen dituen produktuak eta irtenbideak garatu behar dira eta, bestela, beste gauza batera jo.  Ez dut esan nahi horrela funtzionatzen dugun bakarrak garenik, baina egia da oso barneratuta daukagula ideia hori.

 

 

Negozio-eremu honetan, oso garrantzitsua al da berritzaileak izatea?

Berrikuntza garrantzitsua da edozein arlotan, aldaketaren abangoardian egoteko aukera ematen dizulako.  Zentzu horretan, bi aukera daude: aldaketaren liderrak izan edo aldaketarekin bat egin. Eta berritzen duena da, oro har, aldaketen liderra.

 

Zer iruditzen zaizue BIC Bizkaia Ezkerraldea?

Oso positiboa. Ekintzailetza sustatzeko ekimen publikorik onenetarikoa dela esan genezake.

 

 

 

Zer alderditan lagundu dizue BICen haztegian egotea?

Teknikarien aholkularitza oso maila altukoa da eta elkarrizketa zuzena eta oso eraginkorra. Gainera, beste proiektu batzuen ondoan egoteak eta guneko ekosistema ekintzailearen parte izateak sinergien eta lankidetzen sorkuntza bultzatzen dute.