·         Topaketan Iñigo Villalonga, Jabetza Industrialeko eta Intelektualeko Clarke, Modet & Co konpainia globaleko Bilboko Bulegoaren Zuzendaria egon  da

·         Bere esku-hartzean, Vilallongak bere laguntza eskaini die BICen dauden startup eta enpresa guztiei “berrikuntzak oso balio garrantzitsua duela, industria ondarearen eta etorkizunaren parte dela, eta, horregatik, babestu egin behar dela, uler dezaten, enpresa izan dadin horren erabateko jabea”

 

Barakaldon, 2018ko ekainaren 18an.- BIC Bizkaia Ezkerraldeak (Cedemi izandakoak) ikasturteko azken Casual Friday Meeting-a egin du, eskualdean enplegu egonkorra eta aberastasuna sortzen lagunduko duten finantzaketa ereduak hurbiltzeko xedez. Oraingo honetan, Crowdworking Ilgner guneak Iñigo Villalonga, Jabetza Industrialeko eta Intelektualeko eta erlazionatutako eskubideei buruzko zerbitzuen Kudeaketa Estrategikoan espezializatutako Jabetza Industrialeko eta Intelektualeko Clarke, Modet & Co konpainia globaleko Bilboko Bulegoaren Zuzendariaren presentzia jaso du.

 

1/1996 Errege Dekretuaren 10. artikuluak adierazten duenez: “Jabetza intelektualaren xede dira edozein medio edo euskarri, ukigarria izan edo ez, gaur egun ezagutzen dena edo etorkizunean asma daitekeenaren bitartez adierazitako literatura, arte edo zientzia jatorrizko sorkuntza guztiak…”. Jabetza intelektuala, izaera pertsonala edo/eta ondareari dagokiona duten eta euren lanen eta prestazioen erabilera eta ustiapena egileari eta beste titular batzuei ematen dizkieten zenbait eskubidek osatzen dute. Beharrezkoa da babestea, sortzaileei zor zaien aitorpenaz gain, obrak eta prestazioak egiteagatik dagozkien ordainketa ekonomikoa ere ematen dielako.

 

Testuinguru horretan, Vilallongak azpimarratu du “oso garrantzitsua dela berrikuntzak balio ekonomikoa duela frogatzen ahalegintzea, etekina atera behar zaion ukiezina dela, eta funtsezkoa dela sektorearen lider izateko lehiakideekin izan beharreko desberdintasunean”.

 

Horrez gain, euren esku-hartzea zertan oinarritzen diren azaldu du, Clarke, Modet & Co konpainiatik bezeroei euren Jabetza Industrialeko eta Intelektualeko (JII-PII) aktiboen kudeaketa estrategikoan aholkularitza globala eskainiz, eta helburua “berrikuntzaren prozesu osoan laguntzea dela, horrela, lehiakortasuna eta etorkizuneko errentagarritasuna hobetuko dituzten negozio aukerak sortuz”, azpimarratu du.

 

Bere esku-hartzean, Vilallongak bere laguntza eskaini die BICen dauden startup eta enpresa guztiei “berrikuntzak oso balio garrantzitsua duela, industria ondarearen eta etorkizunaren parte dela, eta, horregatik, babestu egin behar dela uler dezaten, enpresa izan dadin horren erabateko jabea”.

 

Amaitzeko, ekintzaileei aholkularitza ematen aditua denak eskertu egin du inkubagailuek ematen duten laguntza, BIC Bizkaia Ezkerraldeak, adibidez, izan ere, laguntzen dieten Aldundiei eta erakunde publikoei esker ekintzaileei laguntza ematen baitiete. “Erakunde horien parte izatea oso ekimen ona da”, gehitu du.

 

Casual Friday Meeting izenekoak erreferente gisa finkatu dira Ezkerraldeko eta Meatzaldeko, eta ondorioz Bizkaiko, enpresa eta ekonomia ingurunean, eta dagoeneko ezinbesteko ekitaldi bilakatu dira ekintzailetzaren sektorean. Iñaki Calvoren iritziz, “Bizkaian ezagutza maila altua duten ekintzaileak ditugu, eta Clarke, Modet & Co bezalako enpresen aholkularitza ezinbestekoa da ekintzaile horiei laguntzeko. Beharrezkoa da talentua ustiatzea, baina baita egileen eskubideak zaintzea ere”.

 

Casual Friday Meeting-ak

Orain arte, Casual Friday Meeting jardunaldiek jaso dituzten hitzaldiak hauek izan dira: Iván Jiménez Bizkaia Talent-eko zuzendariarena, eta Gonzalo Pellejer Techfriendly-ko zuzendariarena; Sabin Azua B+I Strategyko bazkide zuzendariarena, etorkizuneko estrategia iraunkorrei buruzkoa; Fernando Canales Bilboko Etxanobe Jatetxeko sukaldari eta jabe, Anboto mendiaren oinetan dagoen Akebaso baserriko zuzendari eta Euskalduna Jauregiko ostalaritza aholkulariarena, enpresa ekintzailetzan izan duen esperientziari buruzkoa; estrategian, kudeaketan eta internazionalizazioan aditua den Paco Lainezena, ideiak sortzeko teknikei buruzkoa; Klapena, indarra hartzen ari diren sektoreetan enpresa produktu berriak martxan jarri izanari buruzkoa; Ainara Basurko BEAZeko zuzendari nagusiarena, Bizkaiko startup-en eta enpresa txiki eta ertainen esku dauden enpresa mentoreen BizkaiaMentoring Network sarea aurkeztuz; Gabriel López Banco Sabadellen BSTARTUP Bizkaia programaren zuzendariarena, enpresa berritzaile eta teknologiko gazteei euren proiektuen garapenean laguntzeko ekimena aurkeztuz; Seed Capital Bizkaiak eskaintzen dituen garapen aukerak aurkeztu zituen Oscar Ugarterena; eta BIND 4.0 izenekoari buruz berba egin zuten Aitor Urzelairena eta Alex Arriolarena. XIX. edizio honekin, Iñigo Vilallonga Bilboko Clarke, Modet & Co Bulegoaren Zuzendaria ere zerrenda horretako partaide bilakatu da.