Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Behargintzek VIII. Enpresa-Ideien Banku Lehiaketa antolatu dute euskaldeko herritarrentzako. Lehiaketa honekin jendearen ardurak, enpresa-ideia berriak eta eskualderako beharrezkoak saritu nahi dituzte.

Lehiaketaren helburuak dira kultura ekintzailea hedatzea, enpresa berriak sortzea, ideia berriak garatzea, ezagutza enpresariala handitzea eta eskualdeko ekintzaileak eta enpresak sustatzea.

Lehiaketan nahi duten herritarrek parte hartu dezakete, bakarrik nahiz taldean; hori bai, gutxienez erdiak Ezkerraldean eta Meatzaldean erroldatua egon behar da. Ideiak aurkezteko epea zabalik egongo da apirilaren 30a arte.