smotion

Mugikortasun Adimenduan oinarritutako produktuen garapena da Smotionen oinarri nagusia. BIC Bizkaia Ezkerraldean dago kokatuta eta hiru euskal enpesa osatzen dute: Machimbarrena Desing, Mandesso Design eta Klap, Product Design in Lean Start Up. Smotion enpresa ingeniaritza, diseinua eta marketingeko sektoreetan lan egin duten sei bazkidek osatzen dute, bai eta ibilgailuen diseinuan eta garapenean, hirigintza diseinuan, produktuen diseinuan, ontzien diseinuan eta komunikazioan esperientzia handikoak. Batasun horri esker, Mugikortasun Adimenduan (Smart Mobility) oinarritutako proiektu desberdinak martxan jartzea lortu dute.

Nola sortu zen Smotion?

2014an jaio zen diseinua eta kontzeptua oinarritzat hartuta. Diziplina anitzeko ezagutzaren balioak aintzat hartzen dute Mugikortasun Adimenduaren produktuak garatzeko. Sektore desberdinetako esperientziak eta ezagutzak uztartzen dituen ekimena da Smotion.

Nola lan egin du Smotion?

Proiektu bakoitzaren arabera, Smotion bultzatzen dugun hiru enpresek lan taldeak sortzen ditugu eta beharrizanetara moldatzen gara. Ezagutza anitzen eta kolaborazioan oinarritzen gara lan erreminta moduan, guzti hori gure marka sustzeko bost irizpide kontutan hartuta: produktu berriak sortzeko aktore guztiak plataforma berean batu, enpresei eta merkatuari produktu berriak proposatu, formakuntza ekintza eta dibulgatzaileak antolatu, eta enpresa eta erakundeei  Mugikortasun Adimenduan oinarritutako produktuak diseinatu eta garatu.

Zein nolako abantailak eskaitzen ditu Smotion sektorearen beste enpresak alderatuta?

Beste ikuspuntu bat eskaintzen dugu, batez ere, gure inguruko automobilgintza eta teknologiaren alorreko espezializazioan. Guzti hori, datozen urteetan hazi egingo den merkatuari begira, gehien bat, Mugikortasun Adimenduaren munduan.

Zer da Smart Mobility?

Diseinu industrialaren diziplina erabiliz, gure esku dauden teknologia eta dinamika sozialak uztartzean datza. Smotion enpresan sektore hau formula honen bidez ulertzen dugu:

smotion2

 

 

 

 

 

 

Zein nolako produktuak eta proiektuan garatu dituzue?

Orain arte enpresa eta erakundeekin lan egin dugu. Momentu honetan, Bizkaiko Udal batekin ari gara lanean herriko mugikortasun arazo bati erantzuna emateko europar finantzaketa baten aurkezpenean. Proiektu honetan agente teknologikoak eta enpresak batu ditugu.

Bestalde,  Emaús Mugikortasunekin eta Cedemosekin (Getxoko Mugikortasun Jasangarriaren zentroa) batera Aparka sortu dugu, bizikletak aparkatzeko sistema publiko-pribatua. Sistema hori Getxon jarri zen abian 2016an eta izendapen berezi bat jaso zuen Greendot Awards 2013 sarietan. Sistema hori ere, Europan eta AEBetan aurkeztu egin da. Gainera, katamaran elektriko bat egin dugu Kantabriako enpresa batentzat.

Nola lagundu zaituzte BIC Bizkaia Ezkerraldeak?

Enpresa zentro honen proiektuetan parte hartzea oso positiboa da guretzat, izan ere, dinamismo handia dauka eta instalazioen kalitatea oso ona da.

Nola da Smotionen etorkizuna?

Ez dakigu, izan ere, gaitasun handikoa da gure ingurua. Hala ere, Smotion enpresatik uste dugu posizionatzeko eta erreferentzia izateko momentu egokia dela hau etorkizunari begira.