BIC Bizkaia Ezkerraldeak Bizkaia Open Future ekimenaren beste saio ireki bat jaso zuen duela zenbait aste, enpresen aktibo teknologiko garrantzitsuenak identifikatzeko modura eta horiek balioan jartzeko gai izatera zuzendutakoa. Horren berri emateko eta aldaketa digitalak modu zehatzean aztertzeko, Luis Ignacio Vicente Telefónicako Informazioaren Itzulera zuzendariak bisitatu gintuen.

Jardunaldian zehar zenbait galdera landu ziren: ba al du baliorik webgune batek? Softwarea edo algoritmo bat babes dezakegu? Zelan babestu industria sekretua bezalako zerbait? Zein faktore izan behar ditugu kontuan teknologia bat lizentziatzeko edo garapenerako akordio bat sinatzeko orduan?, Noiz interesatzen zaigu patente bidezko babesa erabiltzea?, etab.

Hurrengo elkarrizketan, Luis Ignacio Vicentek berrikuntza munduari buruzko gauza gehiago kontatzen dizkigu:

Zer esan nahi du Berrikuntzaren Itzulerak Telefónican? Zein da sail horren helburua?

Beste ezer baino lehen, adierazi behar dut oso atsegina dela niretzat BIC Bizkaia Ezkerraldearekin eta Telefónica Open Future Euskadirekin lankidetzan aritzea.

Telefónicako Berrikuntzaren Itzulera sailaren helburua, berrikuntzan egiten den esfortzuaren emaitzak handitzea da, zenbait tresna erabiliz, jabetza industrialaren kudeaketa, lankidetza publiko-pribatua eta berrikuntza metodologiak, besteak beste.

Normalean “berrikuntzaren kudeaketaz” hitz egiten da, eta horrekin, “berrikuntzaren itzuleraren” filosofiarekin batera, berriztatzeko orduan merkatuan eta Gizartean ere pentsatu behar dugula ere esaten ari gara.

Berrikuntzaren itzulera handitzeaz hitz egiten dugunean, ez gara merkatuari eskaini diezaiokegun teknologia eta produktu berriak garatzera mugatzen. Gure bezeroen produktibitatea hobetzeaz ere ari gara, eta, ikuspegi zabalagotik, pertsonen bizitza kalitatea hobetzeaz, teknologiak eskaintzen dizkigun aukerez baliatuz.

Zer da berrikuntza?

Berriztatzea ez da ideia berriak izatea soilik. Benetan garrantzitsua dena, ideia horiek, bezeroarentzat balioa ematen duten eta, ondorioz, enpresentzat negozio gehiago sortzen duten errealitate bilakatzea da. Sarritan, merkatura heldu arte lantzen ari garen heinean ideia bilakatzen diren intuizio hutsetatik abiatzen gara.

Esaten denez, “ez badugu BEZik sortzen, ez gara berriztatzen ari”.

Uste al duzu gaur egun duela urte batzuk baino berrikuntza gehiago sortzen dela?

Ohiko beste mitoetako bat, berrikuntzaz hitz egiten dugunean, negozio eredu berriak eratzeko teknologia berriak sortzea eskatzen duten berrikuntza disruptiboetara mugatzea da. Egia esan behar bada, berrikuntza gehienak inkrementalak dira. Ondoen berriztatzen duten enpresak, euren negozio prozesuetara teknologia berriak aplikatzen dakitenak dira. Uste dut gaur egun berreskuratu dugula jadanik krisialdi ekonomikoaren aurretik zegoen hazkunde erritmoa, eta oso baikorra naiz etorkizunari begira horri dagokionez; izan ere, gaur egun modu errazean ditugu gure eskura zenbait prozesu, eraldaketa digitala edo Industria 4.0. izenekoa, besteak beste, bideratzen dituzten teknologiak. Bide onetik goaz, baina enpresa berritzaile gehiago behar ditugu.

Zeintzuk dira gaur egun berriztatzeko dauden zergatiak?

Argi dago berriztatzen ez duten enpresek ez dutela bizirik iraungo. Konpainia asko berriztatzen ari diren arren, ez dute modu sistematikoan egiten, ez dutelako oso argi ikusten.

Berrikuntzarik hoberena lankidetzan egiten dela kontuan izanda, berriztatzeak masa kritikoa irabazten laguntzen digu, erronkari aurre egiteko orduan.

Horrez gain, berrikuntza, gure bezeroek, langileek eta inbertitzaileek beti ere ondo hartzen duten zerbait da. Argi dago berriztatzea dibertigarria dela, burua irekitzen eta autoestimua altxatzen digula, erronka konplexu horiei aurre egiteko gai garela erakusten digulako.