LEGE OHARRA ETA PRIBATUTASUN POLITIKA

Izaera pertsonaleko datuen babesaren alorrean indarrean dagoen araudia (abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa) eta informazio gizartearen zerbitzuen eta merkataritza elektronikoaren alorrean dagoen erregularizazioa (uztailaren 11ko 34/2002 Legea) betez, www.bicezkerraldea.eus webgunearen bitartez egiten diren eragiketa guztietan (kontsultak, aurretiazko hitzordua, informazio eskaria, etab.) aplikatzen diren erabilera baldintza orokor hauek jakinarazi behar dizkizugu.

1. Legezko datuak

CENTRO DE DESARROLLO EMPRESARIAL DE LA MARGEN IZQUIERDA, S.A. (hemendik aurrera BIC BIZKAIA EZKERRALDEA) helbide sozial hau duena:

Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea 33, 48902 Barakaldo eta IFK: A48-897508, dagokion erregistroan behar bezala inskribatuta dagoen www.bicezkerraldea.eus domeinuaren titular izanik.

2. Jabetza intelektuala

Webgunearen jabetza intelektualeko eskubideak, eta haren eduki guztiena BIC BIZKAIA EZKERRALDEArenak dira.

Guztiz debekatuta dago webgune honetan inolako aldaketarik egitea. BIC BIZKAIA EZKERRALDEAk ez du bere gain hartzen baimendu gabeko manipulazioen edo aldaketen ondorioz sor daitekeen inolako erantzukizunik. BIC BIZKAIA EZKERRALDEAk ez du ematen bere jabetza industrialeko eta intelektualeko edo webgunearekin, haren zerbitzuekin edo edukiekin erlazionatutako bestelako edozein jabetzari edo eskubideri buruzko inolako lizentziarik edo baimenik.

Debekatuta dago webgune honetako edukiak osorik edo era partzialean erreproduzitzea jatorria aipatu gabe edo horretarako berariazko baimena eskatu barik. Webgune honetan dagoen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta BIC BIZKAIA EZKERRALDEAren jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideetan eragindako kalteek, dagozkien ekintzak martxan jartzea eragingo dute eta, hala denean, horrek ekar ditzakeen erantzukizunak.

3. Erabilerarako baldintzak

Webgune hau informazio izaeraz sortu da, doako erabilera pertsonalerako.

a) Legezko erabilera

Webgune honen eta bere zerbitzuen erabiltzaileak, trafikoaren legeekin eta erabilerekin bat etorriko den erabilera egiteko beharra hartuko dute, eta ez dituzte erabiliko webgunea eta bere zerbitzuak legez kanpoko helburuekin edo beste batzuen eskubideak eta interesak kaltetzen dituztenekin edo, webgunea eta bere zerbitzuak kaltetu, baliogabetu, gainkargatu edo narriatu ditzakeen edo gainerako erabiltzaileek webgunea eta bere zerbitzuak normaltasunez erabiltzea saihets dezakeen beste edozeinekin. Betebehar hori betetzen ez dutenek webgunearen titularraren eta beste batzuen aurrean erantzun beharko dute betebeharra ez betetzearen ondorioz sor daitekeen edozein kalte dela eta.

b) Akatsen bermea

BIC BIZKAIA EZKERRALDEAk ez du bermatzen webgunean sartzeko orduan edo bere edukian akatsik ez dagoenik; izaera ofizialeko argitalpenak aipatzen edo erreproduzitzen badira, erreprodukzio horrek izaera erabat informaziozkoa izango du, eta ondore guztietarako, dagokion aldizkari edo iturri ofizialean dagoen argitalpena hartu beharko da baliozkotzat.

c) Zerbitzuaren erabilgarritasuna

BIC BIZKAIA EZKERRALDEAk, edozein unetan, eta aurretik horren berri eman beharrik gabe, bere webgunean dagoen informazioan edo egituraketan edo aurkezpenean aldaketak eta eguneraketak egiteko eskubidea gordetzen du.

BIC BIZKAIA EZKERRALDEAk ez ditu bermatzen webgunearen eta bere zerbitzuen erabilgarritasuna eta jarraikortasuna. pPosible denean, aurretiaz jakinaraziko dira webgunearen eta bere zerbitzuen funtzionamenduan gertatuko diren eteteak.

BIC BIZKAIA EZKERRALDEAk baztertu egiten du webgunearen eta bere zerbitzuen funtzionamendu egokiaren edo erabilgarritasun faltaren, erabiltzaileek webgunearen eta bere zerbitzuengatik izan dela esan dezaketen erabilgarritasunaren porrotaren, webgunearen eta bere zerbitzuen fidagarritasunaren, eta, batez ere, baina ez horiena soilik, webguneetara edo horiek zerbitzuak eskaintzen dituzten bestelakoetara sartzeko orduan gerta daitezkeen akatsen ondorioz gerta daitekeen edozein kalteren ondoriozko erantzukizuna.

4. Bertan dagoen informazioa erabiltzearen ondoriozko erantzukizuna

Erabiltzaileak badaki eta bere borondatez onartzen du webgunearen, zerbitzuen eta edukien erabilera, bere ardura esklusiboaren mende daudela. Webgunera sartzearen zein bertan dagoen informazioaz egin daitekeen erabileraren erantzukizun bakarra hori egiten duenarena da. BIC BIZKAIA EZKERRALDEAk ez du erantzungo sarbide edo informazioaren erabilera hori dela eta sor daitekeen inolako ondorioren edo kalteren aurrean, ezta pertsona edo enpresa batek horretan oinarrituz izan dezakeen edozein iritzi edo erabakiren gainean ere. BIC BIZKAIA EZKERRALDEAk ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik webgunean aipatzen diren besteenganako esteken konexioaren edo edukien gainean.

5. Izaera Pertsonaleko Datuen Babesa

BIC BIZKAIA EZKERRALDEAren webgune edo zerbitzuren batera sartzeko izaera pertsonaleko datuak jasotzea beharrezkoa denean, jakinarazten da datu horiek Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoan eta horren garapenerako gainerako arauetan ezarritakoaren arabera landuko direla. Emandako datuak, Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako Erregistro Orokorrean behar bezala inskribatu den fitxategi automatizatu batean sartuko dira.

BIC BIZKAIA EZKERRALDEAk datuen babesari buruz indarrean dagoen legedia betetzen du, eta jasotako datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren prozedura administratiboak eta teknikoak hartu ditu.

BIC BIZKAIA EZKERRALDEAren pribatutasun politikak, bere datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, baliogabetzeko edo horien kontra agertzeko eskubideak gauzatzeko aukera bermatuko dio beti erabiltzaileari, helbide honetara bidalitako posta arruntez:

BIC BIZKAIA EZKERRALDEA

Bizkaiko Labe Garaien Etorbidea, 33
48902 Barakaldo
edo mezu elektronikoz: info@bicezkerraldea.eus

6. Lege aplikagarria eta jurisdikzioa

Webgune honen erabilera lege espainiarrak arautzen du, erabiltzailearen lege ingurunea bat edo beste bada ere. Baldintza hauek interpretatzeko orduan sor daitekeen edozein desadostasun, BIC BIZKAIA EZKERRALDEAk bere jarduera finkatuta duen lekuko epaitegietan ebatziko da.

Zure helbide elektronikoa ematen badiguzu, BIC BIZKAIA EZKERRALDEAk eskaintzen dituen zerbitzuekin erlazionatutako jakinarazpenak helbide elektroniko horretara bidaltzeko baimena ematen duzula ulertuko da.