Topaketa horren helburua, bertoko ekosistema ekintzailea sakontzea da, sektore teknologiko eta industriala eta datozen urteotan horiek izango dituzten erronkak lehen eskutik ezagut ditzazun.
Pertsona hauek izango dira Jardunaldi horretan: Ricardo Gonzalez, Batura Mobile Solutions-eko CTO, Manu Fandiño, Isetic Technologyren sortzailea; Jon Iñaki Martínez, Ludus VR.-eko sortzailea. Enpresa horiek guztiak, Bizkaia Open Future_ izenekoaren Azelerazio Programaren startup-ak dira, eta zeinek bere proiektua aurkeztu eta esperientzia ekintzailea partekatuko du, arrakasta-kasu nagusien eskutik.

Aurkezpenak egin ondoren, mahai-ingurua izango da, startup-en oraingo egoeraz eta 4.0. Industriak horiei eskaintzen dien aukeraz eztabaidan ari izateko.

Bukatzean, Berrikuntza Irekiaren Programaren bi erronka berriak aurkeztuko ditugu: Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak proposatutako eta Dibal enpresak proposatutakoa. Ez galdu saio hori, Programa horren une gogoangarri nagusiak azaldu eta zuen zalantzak argituko baititugu.

Jardunaldia, urtarrilaren 26an izango da, 15:30ean, BIC Bizkaia Ezkerraldea zentroan. Izena emateko, webgune honetan.